Teknologia albisteak

Alan King katedra betetzeko deia Galesen (euskal soziolinguistika gaiak aztertzeko)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-05-04 : 15:47

Galesko Unibertsitatearen eta Etxepare Instituaren artean "Alan R. King Katedra" izeneko ikertzaile posturako deialdia ireki da. Postuak 2019an hil zen Alan King hizkuntzalari galestar eta euskaldunaren izena darama. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 9a artekoa da.

Katedra edo fellsowship honetako postua lortzen duenak, ikertzaile edo irakasle gonbidatua bilakatuko da alesaren eta Zeltikoaren Ikasketa Aurreratuetako Zentroan (CAWCS ikertegia, Aberystwyth hirian). Euskal soziolinguistikari buruzko jarduera akademikoak eta ikerketakoak egingo ditu hautatuak, sei aste arteko egonaldian (beste eginkizun batzuk ere zehazten dira baldintzetan, hemen).

Deialdiaren xedea da "Soziolinguistikaren, hizkuntza plangintza eta hizkuntza politikaren, literaturaren, kultura eta hizkuntzen esparruetako ikerketetan oinarritutako lankidetza pedagogiko bat ezartzea euskal eta galestar eremuen artean. Ikerketa bateratua garatzea Gales eta Euskal Herriaren arteko kultur-arteko komunikazioaren alorrean. Informazio zientifikoa eta alde bakoitzeko hizkuntza, kultura eta herrialde politiken ingurukoa elkarri ematea."

Informazio zehatzagoa, CAWCSen webgunean ingelesez, euskarazko eta galesezko azalpen dokumentu honetan, eta eskabidea bideratzeko dokumentu hau betetzea eskatzen da.

 

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago