Teknologia albisteak

Super Mario Bros 2 joko klasikoa euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-10-23 : 10:09

Fortuizeneko programatzaile euskaldunak Super Mario Bros 2 bideojoko klasikoa euskaratu du. Belaunaldi zaharreko jokoak ROM fitxategi gisa jaitsi eta emulatzaileetan joka daitezkeenez, horien gainean ROM-Hacking egin daiteke (produktua eraldatuz), eta horrela, besteak beste, bertsio linguistikoak egin. Halakoa egin du Fortuk.

"Prozesua uste baino zailagoa izan da", aitortzen du Fortuk prestatu duen azalpen orrian. "Kontzeptu berri asko ikasi behar izan ditut eta froga asko egin ere bilatzen nuena lortu arte. Baina azkenean jokoaren itzulpena egitea lortu dut.

Instrukzioak

Horrela joka dezakezue Super Mario Bros 2 euskaraz, nork bere ordenagailuan.

Jaitsi eta ireki Fortuk prestaturiko itzulpenaren zip-a.

Ondoren, joko originalaren ROM-a behar duzu, ezaugarri hauek dituena:

  • Izena: Super Mario Bros. 2 (U) (PRG1) [!].nes
  • Tamaina: 262160 bytes (256 KiB)
  • CRC32: 6A9637C9
  • CRC64: 5A51FE241A346CC0
  • SHA256: 68A65597433FA924DF81F5599D408AB7F663495BCEC2AF2655B5B08B70599CA0
  • SHA1: C3C2A1EF5B01D1B25E3F1C215ADCF740861E3BFF


Googlen bilaketa egiteko "Super Mario Bros. 2 (U) (PRG1) [!].nes" kakotxik gabe ere, eta horrela erraz aurkitu dugu goikoa.

Behin ROMa duzunean, itzulpena aplikatzeko 'Lunar IPS' aplikazioa jaitsi, hemendik:


"Lunar IPS" aplikazioa zabaldu eta urrats hauek egin.

  1. "Apply IPS Patch" botoia sakatu.
  2. Aukeratu itzulpen fitxategia: "Super_Mario_Bros.2_Euskarazko_Itzulpena.ips".
  3. Aukeratu jaitsi berri duzun jokoaren ROMa.
  4. "The file was successfully patched!" mezua jasotzen baduzu, ROMa itzulita dago!

Ulertzeko, ROM bat, jokoaren txip-etik erauzitako programa da. Garai batean, kontsolan joko bat edo bi bakarrik egoten ziren, eta gerora atera zituzten kartutxoetan ere, txipak izaten ziren barruan programatxo bat zutenak. Ezin dira gaur egungo jokoekin konparatu. Beraz, behin txiparen programa lortu eta gero, txip hori simulatzen duen programa bat behar duzu: emulatzailea. Kasu honetan NES (Nintendo Entertaiment System) kontsolaren emulatzaiela behar da, eta hauxe da gomendatzen duguna:

FCEUX emulatzailea jaitsi hemendik:

Izatez, horrekin ROM originala jaitsi ondoren irekitzen baduzu, ingelesezko Mario jokatuko duzu. Tartean, goian deskribatutako urratsak egin behar dituzu ROMa euskaratu eta eraldatzeko, eta horiek egin eta gero, jokoa euskaraz.

Bideo aproba ere grabatu dugu:

Eskerrik asko, @Fortu, lan bikaina.

Erantzun

Sartu