Konturatuko zineten akaso, selfie bat egiteko orduan, telefonoko aurreko kamerarekin ateratzen dizkigun argazkietan, ispilu efektuz egiten dituztele telefonoek argazkiak: hau da, ispilura begiratzen dugunean bezala, kamisetan letrak baditugu aldrebestuta, ezker-eskuin ardatzak alderantziz. Android telefonoetan ezarpen txiki batekin konpontzen den kontua da.
Android telefonoan, hauta:
Eta egina! Horrela zure selfietan kamiseta, txapel eta bestelako errotuluak zuzen idatzita agertuko dira. Mikel Larreategiren aholku bat izan zen Twitterren, eta lagunen batzuek eskertu zioten, horra demostrazioa funtzionatzen duela:
Mila esker, hemendik aurrera selfie kopuru erdia izango det galerian... pic.twitter.com/z5g1z2lH9n
— earra, (@JoxemieI) April 25, 2022
Erantzun
Sartu