Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Amorebieta-Etxanoko Udalaren webgune berria

Jabier Santamaria - Amorebieta-Etxanoko Udala
2007-11-08 : 10:11

Amorebieta-Etxanoko Udalak bere web orri berria  aurkeztu du, informazio osatuagoaz eta  zerbitzuak on-line eskainiz, herritarrek izapideak errazago egin ditzaten. Webgunea Codesyntax enpresak garatu du eta Plone software libre CMS-an oinarritzen da. Web orri berriak lau atal nagusi ditu: Bizi, Ezagutu, Udala eta Izapideak. Albiste eta agenda on-line zerbitzua ematen du, harpidetza epostaz eta RSS egiteko aukerarekin. Kale-izendegia sortzeko Google Maps erabiltzen du.

Jokin Zaitegi Beka, Doris Lessing euskaratzeko

AED/Elkar
2007-11-07 : 12:11

Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Kutxaren laguntzarekin, Jokin Zaitegi arrasatear idazlea gogoratzeko eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko, XXI. Jokin Zaitegi Sariketa antolatzen dute, aurtengo Literaturako Nobel saridunaren lana itzultzeko erabiliko dena, ondorengo oinarrien arabera.

Indarkeria-eza Aktiboa VI. Jardunaldiak Donostian

Bidea Helburu - Bidea Helburu
2007-11-07 : 08:11

Azaroaren 10ean Indarkeria-eza aktiboa Jardunaldien VI. edizioa antolatu du Bidea Helburu taldeak Donostiako Miramar Jauregian. Partaidetza doakoa eta librea da. www.bideahelburu.org webgunean aurreko edizioetako testuak daude irakurgai (Jean marie Muller, Paul Nicholson, Andreas Krakenberger, Javier Sádaba, Juan Marí Setien, Mabel Cañada, Arcadi Oliveres, Gorka Torre, Jon Sarasua, Jonan Fernandez, Elena Grau, Mario Zubiaga...) eta hainbat gairi buruzko idatziak: Palestina eta Irak-eko egoera, desobedientzia zibila, antimilitarismoa, autodeterminazioa..

Karkara.com: Orioko eta Aiako orainkaria

Karkara - Orio
2007-11-06 : 12:11

Karkara kultur elkarteak karkara.com webgunea aurkeztu du. "Orioko eta Aiako orainkaria" bataiatu du Karkara taldeak bere webgune berria, helburu nagusia bi herrietan gertatzen dena momentuan bertan ezagutaraztea baita.

1

CorpEus eta Elebila-ren teknologia euskarazko web bilaketak egiteko

Igor Leturia - Elhuyar Fundazioa, I+G saila
2007-11-06 : 08:11

Berriki eta oso denbora tarte txikian, bi web zerbitzu interesgarri agertu dira euskal Internetaren panoraman: CorpEus eta Elebila. Interneteko hainbat tokitan irakurritakoagatik, badirudi zerbitzuok aurkeztean ez dela ongi ulertu zertan datzan teknologia hori. Artikulu honetan argiago azaltzen saiatuko gara CorpEus eta Elebilaren azpian dagoena.

1

Wikipedia eta Wikia. Jimmy Wales Gasteizen

Eneko Astigarraga - CodeSyntax
2007-11-05 : 19:11

Hasieran despistatu samar agertu zaigu Jimmy Wales gaur goizean Gasteizen egin duen aurkezpenean (Bilbao - Spain zuen idatzita aurkezpenaren izenburuan), baina hitzaldi labur eta zehatz batean, wikipedia proiektuaren ezaugarri eta datu nagusiak eman ditu, eta batez ere duela ia bi urte sortu zuen Wikia proiektuan jarri du bere arreta.

1

"Euskal Herri Numerikoa" labela Iparraldean

Sustatu - Sustatu
2007-11-05 : 13:11

Antic Pays Basque-k bultzatzen du Euskal Herri Numerikoa labela, lurraldearen marka bezala planteatuta dago eta erakunde ezberdinak parte hartu dute prozesuan. Euskal Kultur Erakundea eta Baionako Merkataritza Bulegoa izan dira labela lortu duten azken erakundeak, baina www.pays-basque.eu webgunean aurkitu daitezke labeldun guztiak.

1

Hulu.com YouTube-ri aurre egiteko aliantza

Sustatu - Sustatu
2007-11-02 : 11:11

Sony - Sony Pictures Television eta MGM Metro-Goldwyn-Mayer Studios Inc gehitu dira NBC eta Fox-ek sortu zuten Hulu.com ekimenera. AOL, MSN, MySpace, Yahoo! edo Comcast bezalakoekin ditu akordioak, eta produktora gehiago gehitzea espero da Youtubek egunero irabazten duen audientziari aurre egiteko.

2

Herri-hizkeraren II. jardunaldia Ondarroan

maite rey - Ondarroako udaleko euskara saila
2007-11-01 : 15:11

Herri-hizkeraren II. jardunaldia antolatu dugu Ondarroan, azaroaren 30erako, planteamendu honetatik helduta: herri-hizkeraren ekarpenak eta praktika onak.

XIV. CAF-Elhuyar sarietara lanak aurkezteko epea abenduaren 1ean amaituko da

Rakel Lopez - Elhuyar Fundazioa
2007-11-01 : 10:11

Dibulgazio-artikuluen hiru sari nagusiak eta gazteentzako sari berezia ez ezik, dibulgazio-liburu bat idazteko beka ere emango dute antolatzaileek, bosgarren aldiz

5

Kevin Heredia, blogari literaturzalea

Emea - http://emea.nireblog.com
2007-10-31 : 10:10

Elkarrizketa bikaina egin dio Kevin Heredia delako batek, Berrian, Europako literaturan egun punta-puntako idazlea den Enrique Vila-Matasi.

4

Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren soldata 2008

Ander Elortondo - Arrasate
2007-10-31 : 09:10

Gipuzkoako goi kargu politikoek, lana bukatu ondoren soldataren %80 urtebetez kobratzen jarraitu dutelako nahiko iskanbila izan dugu azken aldian. Eskandalua zuzentzeko ordea norberak bere soldata kudeatzea modukorik ez dago....

2

Errebotea, gure kirol ahaztua

Xaxi
2007-10-30 : 10:10

Euskal pilota gorantz doan momentu honetan betiko modalitateez gain badaude batzuk galtzeko zorian duadenak. Bat, errebotea.

1

E2i: Euskara Elkarteak Ibilian

Hedabide Saila - Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa
2007-10-30 : 09:10

Hamargarren urteurrenaren aitzakiarekin, Euskara Elkarteen etorkizuna, oraina eta, batez ere, etorkizuna aztertu nahi du Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak. Horretarako, E2i: Euskara Elkarteak Ibilian jardunaldiak antolatu ditu. Donostiako Miramon Teknologia Parkean izango dira, azaroaren 23an.

Andoni Sagarnaren Euskaltzaindiko sarrera-hitzaldia

Sustatu
2007-10-29 : 14:10

Andoni Sagarnaren Euskaltzaindiko sarrera hitzaldia sarean dago jada. "Web semantikorako ez badugu euskara prestatzen, gizarte digitalaren Harri Aroan geratuko gara", esan zuen, besteak beste Sagarna ingeniariak joan den ostiraleko ekitaldian.

1

Noten zerrendak argitaratzea auzitan EHUn

Sustatu - Filoblogia
2007-10-29 : 07:10

Eusko Legebiltzarrak eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoak (Jaurlaritzaren organo bat) gogorarazi diote EHUri ez dela legezkoa notak ezartzea ohar-taulan, ikasleen izenekin, ezta ere NAN zenbakiekin. Ricardo Gomez EHUko irakasleak ondo azaltzen du kontua bere blogean.

Kaixo.com: 10. urteurrenaren abestia eta bideoa

Aitor Lopez de Aberasturi - kaixo.com
2007-10-26 : 14:10

Kaixo.com-ek bere 10.urteurrena ospatzeko euskal internauten artean bere abestia elkarbanatu du. Gainera abestiaren bideoa egiten ausartzen direnenentzat bideoa publikatzeko sistema bat prestatu du.

1

Sustaturen mantenu lanak

Sustatu - Ospitaletik oraindik
2007-10-26 : 13:10

Atzo izandako matxuraren ondoren, osatzen ari gara polito-polito. Bereziki animatu gaitu Anjel Lertxundik gaur Berrian eta blogean argitaratu duen testuak: Mantenua.

Ez dakiguna idazten

LoveOf74
2007-10-26 : 13:10

Patziku Perurenak liburu berria du dendetan. Primerako albistea. Baina kontuz denda batera joaten bazara erostera liburuaren izena hedabide batetik hartu ondoren. Agian etxera libururik gabe itzuliko zara eta.

11

Jakiunde eta Wikikunde

Joxe Aranzabal - Faroa
2007-10-26 : 10:10

Eusko Ikaskuntzak Jakiunde sortu du, "maila goreneko erakunde aholkularia", eusko inteligentziaren Olinpo moduko bat. Zorterik onena opa diot, baina irudipena dut ez ote den beste erakunde bat, bat gehiago, XIX. mendeko eredura sortua, pentsaturik herri bateko eliteak bakarrik atera dezakeela aurrera herri hori. (Joxe Aranzabalen artikulua Faroan, CC lizentziari esker hona ekarria)

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››