"Euskal Herri Numerikoa" labela Iparraldean
Antic Pays Basque-k bultzatzen du Euskal Herri Numerikoa labela, lurraldearen marka bezala planteatuta dago eta erakunde ezberdinak parte hartu dute prozesuan. Euskal Kultur Erakundea eta Baionako Merkataritza Bulegoa izan dira labela lortu duten azken erakundeak, baina www.pays-basque.eu webgunean aurkitu daitezke labeldun guztiak.
"Euskal Herri Numerikoa" (www.paysbasquenumerique.net ) ekimenaren asmoa lurraldea garapen ekonomikoaren, sorkuntzaren eta berrikuntzaren aparteko toki bat bezala aurkeztea da.
Irekitasunaren eta tokiko garapenaren dinamika baten barruan, "Euskal Herri Numerikoa"ren helburuak honakoak dira:
- berrikuntza sustatzea, eragileak sarean biltzea
- lurraldearen kalitatea hobetzea, bere lehiakortasuna handitzea
- lurraldearen oihartzun handiago bat ematea, bere eskaintza numerikoa koherentea bilakaraztea
- ekintza berritzaileen irakurgarritasuna erraztea
"Euskal Herri Numerikoa" labela Euskal Herria beste era batez erakustea da, bikaintasuna helburu ukanez.
Labela duten guziak eta beren ekimenak aurkeztuak eta erreferentziatuak izanen dira www.pays.basque.eu datu-basean.
Labela duten eragileak xede beraren inguruan bilduak dira : lurraldearen kalitatearen hobetzean parte hartzea bikaintasun batera heltzeko beren berrikuntzen eta Informazio eta Komunikazio Teknologien bidez.
Azken "labeldunak" honako hauek dira:
- Baionako Merkataritza bulegoa
- Euskal Kultur Erakundea
- E.com écriture
- Euskal Herriko Gida Turistikoa
- Errobiko Erreka Hitzarmenaren Sindikatu Anitza
- Abbadia
- Baionako Hiria
Zerrenda osoa hemen
Erantzunak kargatzen...