Hasieran despistatu samar agertu zaigu Jimmy Wales gaur goizean Gasteizen egin duen aurkezpenean (Bilbao - Spain zuen idatzita aurkezpenaren izenburuan), baina hitzaldi labur eta zehatz batean, wikipedia proiektuaren ezaugarri eta datu nagusiak eman ditu, eta batez ere duela ia bi urte sortu zuen Wikia proiektuan jarri du bere arreta.
Pedro Luis Uriartek Euskadi Europan berrikuntzaren erreferentea izatea lor dezagun Utopia hitza ekarri du gogora bere zentzu onean, eta horretan wikipediarekin konparatu du. Eta Uriartek aipatu duen bezala Innobasque aurkitu dezakegu wikipedian, baina momentuz gazteleraz bakarrik.
Hori lortzeko, hau da Berrikuntzaren erreferentea, lau kontzeptu argi izan behar direla azpimarratu du Ibarretxe Lehendakariak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren astearen inaugurazioan: lidergoa, aurreikuspena, estrategia - kuantitatiboa zein kualitatiboa-, eta konpromezua.
Azkenik, entzulegoaren artean Wikipedia ezagutzen zuen gehiengoaren aurrean, eta non besoa altzatu dutenen kopuruaren arabera, gutxi gora behera 40 wikipedista aktibo zeuden, hitzaldi laburra baina zehatza eskeini du Walesek.
Wikipediaren ezaugarri eta datu nagusiak aipatu ditu, batez ere bilaketen hobekuntzan eta Wikia proiektu berrian arreta ipiniz.
Google edota Yahoo-ren bilatzaileei aurre egin eta beraiekin lehiatzeko asmoa ikusten diote batzuk Jimmy Wales-en Wikia proiektu berriari. Wikiak irabazteko asmoa du eta arrisku-kapitalaren dirua jaso du dagoeneko. Wikipediak Wikia-ri buruz
Seguruenez, une interesgarrienak galdera-erantzun atalean izan dira: wikipedian artikuluak idazteko sistema errazagoaren beharra, zentsurak, eztabaidan dauden artikuluak, hizkuntza gutxituak, web semantikoa, tagging-a, folksonomiak, templateak eta wikipedia, wikipediaren kapitulu nazionalen arazo eta abantailak, wikipedista zaharren ohiturak vs wikipedista berrien eskaerak, etabar. Luze eztabaidatzeko gaiak, baina onena wikipedian bertan egitea.
- Aretoan euskaraz aritu zen bakarra Lehendakaria izan zen, galdegile batzuk euskaldunak izan arren.
- Jimbok ezin izan zuen erantzun zergatik MediaWikik ez duen WYSWYG editore erabilterraz bat.