Herri-hizkeraren II. jardunaldia Ondarroan
2007-11-01 15:11
Herri-hizkeraren II. jardunaldia antolatu dugu Ondarroan, azaroaren 30erako, planteamendu honetatik helduta: herri-hizkeraren ekarpenak eta praktika onak.
interesaturik. Eta amaitzeko, herri hizkerak Goienan nola lantzen ari diren jakin nahian, Iban Arantzabal etorriko da.
Hizlari bakoitzaren jardunaren ostean, galdera-erantzunetarako tarte bat izatea funtsezkoa dela uste dugunez, 20 bat minutu izango dugu horretarako. Hortaz, aprobetxatzeko moduko aukera izango dugu denok.
Goiz parteko jarduna izango da 9:00etan hasita 14:30ak aldera arte Ondarroako Kofradia Zaharrean (Erribera kalean). Jardunaldien ostean ere izango da zer kontatu, bazkaria izango dugu eta.
Parte hartzeko, aurrekoan bezala, matrikula egin behar da; 20 euroko diru-sarrera Udalak BBKn daukan k/k honetan: 3830434777, eta izena eman, Ondarroako Udaleko euskara sailean - 94 6833668 telefonoz-
Erantzunak kargatzen...