Azaroaren 10ean Indarkeria-eza aktiboa Jardunaldien VI. edizioa antolatu du Bidea Helburu taldeak Donostiako Miramar Jauregian. Partaidetza doakoa eta librea da. www.bideahelburu.org webgunean aurreko edizioetako testuak daude irakurgai (Jean marie Muller, Paul Nicholson, Andreas Krakenberger, Javier Sádaba, Juan Marí Setien, Mabel Cañada, Arcadi Oliveres, Gorka Torre, Jon Sarasua, Jonan Fernandez, Elena Grau, Mario Zubiaga...) eta hainbat gairi buruzko idatziak: Palestina eta Irak-eko egoera, desobedientzia zibila, antimilitarismoa, autodeterminazioa..
Aurtengo programan gerraren aurkako mugimendua aztertuko dugu,nazioartean antolatuta dauden ekimenetako ordezkariekin hitz eginez eta Iraken hildako José Cousoren anaiarekin prozesu horri buruzko informazioa eskuratuaz.
Arratsaldean euskal herrian bizi izan dugun bake prozesua izango da aztergai, analisi orokorretatik hasita (Jon Landa Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Saileko zuzendariarekin, Vicenç Fisas Bartzelonako Irakaslearekin eta Iñaki Iriondo Garako Kazetariarekin) eta herritarren partaidetza aztertuko dugu (Ahotsak, Madrid eta Kataluniako ekimenak...)
INDARKERIA-EZA AKTIBOA 6. JARDUNALDIAK
AZAROAK 10, LARUNBATA, MIRAMAR JAUREGIAN
:: 10.00
Hasierako ekitaldia
- María Ojanguren, Gernika Gogoratuz
- Iñaki Arzoz, Artamugarriak
- María Luisa Carasusan (Mayores por la Paz).
- Gazteak gerraren aurrean/Topaketak Gorazde Hiriarekin
- Jaxinto Gómez - Gizarte Komunikatzailea, Iruñeako KEM taldeko kidea eta Nafarroako REAS taldekoa
:: 11.30
Mahai ingurua:
"gerraren aurkako jarrerak eta erantzun antolatuak "
- Joseph Mulligan Managuako Jesuita (Convocatoria Mundial No Violencia)
- Howard Clark(War Resisters International taldeko lehendakaria)
- Javier Couso Permuy (José Couso, Iraken erahildako telebistako kamararen anaia.)
Bazkaria
:: 16.30 18.00
lehen Mahai ingurua :
"Bakea lortzeko zailtasunak. Euskal prozesu baterako gogoeta eta proposamenak"
- Jon Landa (Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Saila)
- Vicenç Fisas (Escuela de Paz Universidad Autónoma Barcelona)
- Iñaki Iriondo (Garako Kazetaria)
18:30 Bigarren mahai-ingurua :
"herritarren ekimena bake prozesu batean"
- Gemma Zabaleta (PSEko legebiltzarkidea eta Ahotsak-eko kidea)
- Zésar Martínez (irakaslea eta Parte Hartuz taldeko kidea)
- David Fernández (Si al procès de pau, Catalunya)
- Carmen Lamarca ( legelaria eta plataforma "Por la paz, los derechos, el diálogo y la negociación", Madrid)
Informazio gehiago www.bideahelburu.org
Erantzun
Sartu