Sony - Sony Pictures Television eta MGM Metro-Goldwyn-Mayer Studios Inc gehitu dira NBC eta Fox-ek sortu zuten Hulu.com ekimenera. AOL, MSN, MySpace, Yahoo! edo Comcast bezalakoekin ditu akordioak, eta produktora gehiago gehitzea espero da Youtubek egunero irabazten duen audientziari aurre egiteko.
Hulu.com -en, "Heroes", "The Simpsons", "Miami Vice" edo "The A-Team" bezalako serie famatuak edo produktora handien pelikula arrakastatsu ugari ikusi daitezke osorik eta doan Hulu-n sortutako aliantzari esker .
Hasieran NBC eta Fox-ek sortu zuten ekimenera, Sony Pictures Televisioneta Metro-Goldwyn-Mayer Studios gehitu dira. Eta gainera ekimenarekin lotuta daude AOL, MSN, MySpace, Yahoo! edo Comcast, eta bazkide hauen tokietan ikus daitezke edukiak.
Aliantzaren azken helburua Youtubek egunero irabazten duen audientziari eta ondorioz publizitate bidez dirua irabazteko duen aukerari aurre egitea dela dirudi.
Youtubek salaketa asko izan ditu azken boladan, baina txantxa badirudi arren, irailean edukietara zuzendutako Lulu.com guneak Hulu.com gunearen aurka egin zuen , izenarekin nahasketa sortu nahi zuelako merkatu berdinean.
EuskalTube dugu lehiakide handi asko lehiatzen diren merkatu horretan: YouTube, DailyMotion, Google Video, Yahoo! Video, Metacafe, Break.com, Live Video, VidShadow, ... , bitxienetarikoa Tudou.com . Txinan ondo funtzionatzen omen du, hazkunderako aukera onak beraz, eta azken hiru hilebeteetan %150 hazkunde tasa izan duelarik, dagoeneko 28,8 milloi bisitari ditu guztira.
Adierazgarria da Hulu martxan jartzen den aste berean Fivelab-ek Catodicos abian jartzea. Kasualitate hutsa?
Informazio gehiago: Genbeta