Teknologia albisteak
1

PanImages irudi-bilatzaile eleaniztuna euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
Borja Ariztimuño López
2007-12-20 : 09:12

PanImages webgunea euskaraz kontsulta daiteke jada, kolaborazio sistema erraz eta bizkor bati esker. Edonork itzuli dezake gunea nahi duen hizkuntzara, agidanez, erabiltzaileen asmo onaz fidatzen baitira.

PanImages irudi-bilatzaile bat da (zehazki Google eta Flickr-en xerkatzen du) eta badu besteek ematen ez duten aukera bat: bilatutako hitz edo etiketa hainbat hizkuntzatara automatikoki itzultzea. Horrela bada, Googlen bilatutako "etxe"-k 721eko emaitza kopurua duen bitartean, PanImages-en bilatuz gero Google-ko 23,000,000 eta Flickr-ko 7,126,700 emaitza inguru lortzen ahal ditugu.

Orain arte bilakizuna euskarara itzuli bai, baina webgunea bera ezin zen euskaraz bistaratu.

Azkenik erabiltzaile batek lan hori egin du.

Ea zer deritzozuen...

Erantzunak

amaia
2007-12-21 : 00:48

Mila esker oharragatik, hemendik aurrera egingo dut saioren bat.



Bejondeizula lanagatik!



Sarean euskara gehiago behar dugu!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago