Iruñeko Udalak Olentzeroren alde zihoan inkesta bat ezabatu du saretik
Iruñeko Udalak inkesta jarri zuen bere webgunean ea iruindarrek nor zuten maiteago Eguberrietan: Olentzero, Hiru Erregeak ala Bizarzuri. Asteburuan Zabaldun ikusi genuenean ohar hau, Olentzeroren aldeko bozak nabarmen ziren aurretik. Baina arazoren bat gertatuko zen... inkesta eta emaitzak ezkutatu egin baitituzte "doiketak egiteko". Asier Azpilikuetak kontatzen du auzia bere blogean.
Iruñeko udalaren webguneko portadan zegoen inkesta asteburuan. Euskaraz zein gazteleraz, gauza bera galdetzen zen. Eta emaitza, aski argia, hemen ikus zitekeen:
Badirudi, dena den, inkesta sistema ondo dabilela. Inkesta zenbakia 20.a zen Olentzeroren kasuan, eta hori desagertu da, baina 19. inkesta, eta 18.a, eta aurreko guztiak, sarean daude. Adibidez:
Googlen, gainera, ebidentzia grafiko txiki bat aurkitu dugu bilaketa bat egin da. Katxea ez dabil, guk bilaketa egin dugun unean, baina Olentzeroren inkesta nonbait hor zela demostratzen du pantaila irudi honek. Olentzeroren aldeko botoak %88.9 ziren une horretan...
Hala ere, Googleren emaitza orri horrek berak ematen du gaztelaniazko inkestaren argazki moduko bat, nonbait beste une batean ateratakoa: Erregeen alde, %72 ziren orduan, eta baliteke, beraz, Azpilikuetak aipaturiko mezu elektronikoen bidezko kanpaina batek emaitza aldatu izana.
Erantzunak kargatzen...