Sustatu logoa Teknologia albisteak

HPSren dirulaguntza deialdia

Sustau - Sustatu
2008-01-03 13:01

Abenduaren 28an argitaratu eta 199 orrialde dituen aginduak 12.965.000,00 euroko laguntzak aurreikusten ditu eta modalitate hauek biltzen ditu:

a) Euskalgintza: Gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko egitasmoak. 1.300.000,00 euro.

b) Hedabideak Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko egitasmoak. 5.575.000,00 euro.

c) IKT: Informazioaren eta Komunikazioaren teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko egitasmoak. 1.700.000,00 euro.

d) Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN): Euskal Autonomi Erkidegoko toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) garatu edota entitateotako administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko planak onartzeko egitasmoak. 1.700.000,00 euro.

e) Lanhitz: Entitate pribatuek eta zuzenbide publikoko korporazioek Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten lantokietan euskararen erabilera-planak egin edota 2008an garatzeko egitasmoak. 2.690.000,00 euro.

Orokorrean, aurkezteko epea 2008ko otsailaren 15erarte izango da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu