Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hau ez da www.sustatu.com

Sustatu
2008-01-07 11:01

Gaurtik aurrera Sustaturen helbidetik www. kendu dugu. Beti idatzi behar bada eta ez badu ezer aportatzen, zertarako eutsi www. horri?

Ba kendu egin dugu. Zergatik?

  • Motzagoa da, azkarrago tekleatzen da eta hitzez azkarrago esaten da.
  • Internet aurrera doan heinean, webgune gehienak ari dira www. hori albo batetara uzten. Gu ere bai.

.. eta Googleko loturak? eta gogokoen zerrendak? eta jario irakurgailuak?

Ez dugu uste arazorik izango denik, teknikoki konponduta baitago batak bestera bideratu dezan. Lasai, beraz. Hala ere, norbaitek arazoren bat aurkitzen badu, abisatuko digu mesedez?

Zalantza filosofikoa

Egia da, WWW edo World Wide Web Interneten zerbitzu bat besterik ez dela, eta dominio izena gauza askotarako erabili daitekeela. Horregatik batzuk ez dira www. kentzearen aldekoak. Baina une honetan WWWak duen nagusitasunarekin, uste dugu merezi duela.

Stay tuned!

Adi egon! hurrengo asteotan aldaketak datoz Sustatun. Eskerrik asko hor jarraitzeagatik.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu