Sustatu logoa Teknologia albisteak

Captcha edo kaptxa linguistikoak Sustatun

Sustatu
2008-01-09 12:01

Robotek datu-orriak spam egiteko ez ditzaten erabili jartzen dira kaptxak. Traba horiek makinentzat gainditzeko zailak izan ohi dira, baina gizakientzat errazak. Testu lehiatilatxo batean, eskatzen zaizkizun zifra edo letrak jartzen zaizkizu.

Kaptxa ohikoenak irudi batean agertzen diren letra batzuk gehitzean dute oinarria. Horren adibide bat, Eibar.org komunitateko blog berrituetan. Adibidez:

Beste kaptxa batzuk linguistikoak dira. Hizkuntza jakin batean (blogeko berean, espero daitekeenez) irakurri behar da instrukzio zehatz bat, eta hark eskatzen dizuna sartu lehiatilan. Era honetako bi ditugu Sustatun, bata duela zenbait aste martxan dagoena, bestea berria, atzo bertan jarritakoa:

Espero dugu matematika operazioa ez izatea zailegia, eta esaldia osatzearena. Hauxe da gainditu beharrekoa oraingoz:
Osatu Itoiz-en kantua: lau ____ gainean, ilargia erdian...

Apropos aukeratu dugu adibide hau, robotak ezabatzeaz gain, EITBk bezala kalitatearen urrezko Q saria jaso nahi dugulako, eta irakurleen erantzunetan kalitate ortografiko gorena ezinbestekoa zaigu horretarako. ;-)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu