1992ko abenduaren 24an ikusi zuen argia Elgoibarko BARREN astekariak; orduan elgoiBARREN zeukan izena. Olentzeroren erregalua izan zen; Elgoibarko herriari eginiko oparia.
Herriko notiziak euskaraz ematea zen helburua, herritarrak euskaraz irakurtzera ohitzeko eta euskarari bultzada emateko. Hamabost urte pasatu dira eta umea hazi egin da. Elgoibartarren laguntzarekin nerabezarora iritsi da eta aurrera jarraitzeko ilusioz beterik dago. 2008an etapa berri bati ekingo diogu.
Urteak ez dira alferrik pasatzen eta BARREN astekariak ere izan ditu aldaketak. Hasieran zuri-beltzez jantzita atera zen kalera, lotsati eta elgoibartarren etxeetara sartzeko beldurrez. Baina berehala ireki zizkioten ateak eta barruraino sartu zen, sukalderaino. Ondo hartzen zuten toki guztietan eta astero-astero joatea erabaki zuen. Denborarekin etorri ziren aldaketak astekarian: edukia, diseinua, langileak� baina BARREN izaten jarraitzen du, hasierako berbera, elgoibartarron astekaria.
Zorionak! Ez bakarrik paperean, Interneten ere ederto ari zarete