Sustatu.com - 2007ko estatistikak
Datu orokorrak
Datu orokorrak
Hauexek dira azken urtean izan ditugun zenbaki orokorrak. Oro har, 2006an izandako estatistiken antzera ibili da Sustatu.com 2007an.
- Bisitariak: 340.011
- Ikusitako orrialde kopurua: 616.035
- Guztira 939 artikulu argitaratu dira (urtero bezalatsu) eta 1109 erantzun jaso ditugu (2004an erregistroa eskatzen hasi ginenetik gehien). Ikusi artxibo historikoa.
Sustatura heltzeko bideak:
- Googletik %45
- Zuzenean %30
- Boletinetik %3
- RSS bidez %3
- Aurki %3
- Zabaldu %1
- Beste webgune batzuetatik %15
Sustatura iristeko, bilatzaileetan gehien bilatutako hitzak ondorengoak izan dira: Sustatu, Joomla euskaraz, Nerea Alias, ostiela, unibertsitatea.net, EGA azterketak eta Jamaika.
Harpidetzak
- 793 lagunek jasotzen dute Sustatu RSS bidez
- 695 lagun daude harpidetuta boletinera
Gehien ikusi diren albisteak
Hauexek dira 2007an gehien irakurri diren albisteak. Izar nabarmena daukagu: Keith Johnson eta WSJ-eko artikulua.
- Nola ikusten duten euskara Wall Street Journalen (3000 lagunek irakurri dute)
- Utikan Euskadi Sariak
- WSJk aldatutako titularra, Hizkuntza zaharra berpizten
- ETAk su-eten iraunkorra hautsiko du gaur
- Hautagaitza guztiak Interneten daude
- WSJko kazetaria, Izenburua ez da neurea
- Bizilagun, Aqui no hay quien hable
- WSJko Keith Johnson euskaltegian
Hala ere, 2007an gehien irakurri diren artikuluak beste urte batzuetako hauek dira:
- EGAko atariko probak online (2005eko artikulua)
- Porno faltsua (2006)
- Euskara-gaztelera itzulpenak egiteko plugina (2006)
Atalei dagokienez, Argazkien atala 4627 aldiz ikusi da, eta Jamaika 2105 aldiz.
Nabigazio hizkuntza
Nabigatzailea euskaraz konfiguratuta daukaten erabiltzaileen kopurua hazi egin da iaztik (are gehiago 2005etik). 2007an zehar, Sustatuzaleen %37ak euskaraz zeukan konfiguratuta bere nabigatzailea (2006an %32; 2005ean %20). Hala ere, oraindik erabiltzaileen erdiak baino gehiagok erdaraz dauka konfiguratuta nabigatzailea.
Nabigatu euskaraz!!!
Badakizu, informazio gehiago Nabigatzailea euskaraz orrialdean.
Erabilitako nabigatzaileak eta plataformak
Erabiltzaileek darabilten nabigatzaileari dagokionez, Explorer da oraindik nagusi, baina Firefoxek tartea jaten jarraitzen du:
- Explorer %54 (iaz %65)
- Firefox-Mozilla %42 (iaz %31).
Beste nabigatzaileen lekua oso txikia da eta ez da hazi denbora-tarte honetan (Safari %3, Opera %0.4).
Erabilitako plataformei dagokienez, Windows nagusi (%84), eta ondoren, Mac (%8) eta Linux (%7). Dena dela, kasu honetan ere Mac eta Linux hazten ari dira Windows erraldoiaren aurrean.
Pantaila bereizmena
- 800*600 %14 (2006 %25)
- 1024*768 %50 (2006 %53)
- Handiagoa %35 (2006 %20)
Oharra: Artikulu honetako datuak Analytics sistemarekin lortu ditugu. Sustaturen estatistika publikoak Statcounterren aurkituko dituzu.
Erantzunak kargatzen...