Aste berezi-berezia prestatu du Egunean Behineko taldeak, jokoak 5 urte bete dituelako. Eta hori ospatzeko, sorpresaz betetako galdera eta sariak.
Norvegiatik, Tromsoko Unibertsitate Artikotik (Hizkuntza eta Kulturen Instititutik) eskaera bat hizkuntzalaritza ikerketa batean parte hartzeko. Helburua da euskaldunek euskara interpretatzeko duten eraren inguruan gehiago jakitea da. Horretarako eye-tracking esperimentu bat prestatu dute. Ordenagailuan egin behar duzu, kamera baldin badu zuri begira, eta 15 minutu inguru hartuko dizu.
Hekimen elkarteko urteko batzarra egin genuen ostiralean, eta bertan euskarazko komunikabideen inguru hausnarketa partekatu genuen. Honako hau:
Elhuyarrek eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatzen dute “Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloa. Udaberrian, hiru saio eskainiko dira: martxoaren 12an, apirilaren 16an eta maiatzaren 7an. Saioak euskaraz izango dira, 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian.
Kanaldude Nafarroa Behereko tokiko telebista mus lehiaketa bat emititzen hasi da, Mintza izenekoa. Euskarazko telebistan ikusi gabekoa zela uste dugu eta oso berezia iruditu zaigu ideia eta errealizazioa ere.
Roni Bandiniren aldamenekoak Reggaetoia jartzen zuen egun osoz bere Bluetooth bozgorailuan. Nazkatuta, egoera horri aurre egiteko tresna bat garatu du: Reggaetoia blokeatzeko tresna, Reggaeton Be Gone
Beñat Erezuma hasitako irakasleentzako adimen artifizialeko hiru ataleko ikastaroan (euskaraz noski), hurrengo txanda izango da otsailaren 22an gai honekim: Zein teknologia dago adimen artifizialaren atzean? Ikasketa automatikoa eta sakona. Online izango da Topagune Birtuala, dohainik.
Kafea ez da bakarrik ezinbestekoa goizetan milioika pertsonarentzat mundu osoan. Ikerketa askok agerian utzi dute kafea edaten duten pertsonek probabilitate gutxiago dituztela 2. motako diabetesa, bihotzeko gaixotasunak, minbizi mota jakin batzuk edo depresioa garatzeko. Horrela, kafeak eta astrozitoen arteko harremana aztertuz, ikerketa berriek depresioaren tratamenduan aurrerapausoak eskaintzen dituzte, esperantza berriak irekiz.
2024 hasiera honetan inpaktua izan duen telesail bat Mr Bates vs The Post Office da. Lau atal dira, ikusteko ondo egina dago, eta inguruan entzun ez baduzu ere, Erresuma Batuan gobernu adierazpenak sortzera iritsi da. Kontatzen duena harrigarriki larria baita, 2000 eta 2015 urteen artean, Erresuma Batuko Posta Zerbitzuak, postetxeetan ezarrita zeukan Fujitsu etxearen kontabilitate sistemaren kontularitza okerraren erruz, ehundaka postetxe-arduradun jazarri zituen judizialki, espetxealdiak, kaleratzeak, isun ikaragarriak eta hainbat desastre pertsonal eraginez. Zergatik? Kontularitzak esaten zuelako postetxe-arduradunek lapurreta egiten zutela. Egia zein zen? Sistema informatikoak egiten zituen okerrak etengabe.
Berria Ikasgela ekimena 2021ean jarri zen martxan, Berria egunkariko eduki informatiboak eskolarako material didaktiko bihurtzeko asmoz. Aurten, beste ekarpen bat ere egongo da Ikasgela: ikasleek beraiek idatzi edo sortutako materialak (ikus-entzunezkoak ere barne), Gazteen Berria Ikasgela Sariketaren bitartez.
Etorkin eta errefuxiatuak euskarara hurbiltzeko topaketa zikloa antolatu dute Iruñean. Lantxotegi elkartearekin eta honek abiatutako Kabia proiektuarekin elkarlanean antolatu du Laba topaguneak. Hilero saio bat euskara denen eskura egon dadin eta bihar, otsailak 2, lehenbizikoa izango da.
Wikiflex da Wikipediako Netflix moduko bat. Entziklopedia libre globalaren multimedia atalean, Wikimedia Commons-en, hainbat ikus-entzunezko material daude, eskubidez libre izatera pasatu diren film asko barne. Programatzaile batek, Magnus Manke alemanak. horien ikuskatzerako interfaze erraz gisa sortu du Wikiflex.
EHUko Kultura Zientifikoko Katedra da zientzia dibulgaziora dedikatzen den EHUren adar bat. Juan Ignacio Perez Iglesias biologo eta errektore izandakoa du buru unitate akademiko honek, eta bulegoa dute Bilbon, Bizkaia eraikinean Ibaizabalen ondoan. Katedraren lana "ez da soilik kultura zientifikoa transmititzea, baizik eta zientzia espazio publikoan kokatzea eta ikusgarritasuna ematea" eta alde horretatik, Interneten ere presentzia nabarmena izan du zenbait kanal informatibo eusten. Horietako bat, Katedraren webgune nagusia, Zientzia.info izan da, baina orain eraldatu dute izena eta marka, webgunea Katedra.eus bilakatu delarik.
Hitz Zentroari buruzko albiste inportantea eman genuen asteburuan, Latxa kaleratu dutela, hizkuntza eredu handi euskarazkoa; eta gaur beste albiste handi bat. EHUk iragarri duenez, Adimen Artifizial eta Lengoaiaren Teknologiako Katedra sortuko da Euskal Herrian, Hitz Zentroaren baitan, Avature enpresa teknologiko multinazionalarekin elkarlanean. Proiektua Espainiako Adimen rtifizialeko Estrategia Nazionalaren (AAEN) barruan sartu da, España Digital 2026 Agendan, eta Espainiako Eraldaketa Digitaleko Ministerioak bereziki hautatu du finantziaziorako.
Honako hau Ttap aldizkariaren aurreko asteburuko alean agertu zen, Luistxo Fernandez Sustatuko editoreak grabatuta. Trago latz baten berri eman du, koloneko minbizia detektatu diotela test/kribatu prebentibo batean, eta operatzea tokatzen zaiola. Eguneraketa (2004, apirila): Sendatu dutela esan du gure lagunak, eta dena ondo beraz. Ondorioa: kasu egiteko osasungintza publikoak gaitzak goiz detektatzeko programa batera deitzen dizunean.
Aina Flor izeneko hizkuntza eredu handi katalan librea aurkeztu zen duela gutxi, eta duela astebeteko albistean genioen Hitz Zentro euskalduneko Eneko Agirre zuzendariak iragarri zuela bazetorrela laster euskarazkoa ere. Eta atzo bertan egin zuen publiko Hitz Zentroak: Latxa. LLM edo hizkuntza eredu handi bat da, adimen artifizialeko ekimenek oinarrian duten super-datubasea, erraz esanda. OpenAI-ren ChatGPT bertsioen oinarriak dira LLM-ak adibidez. Orain holako bat dugu, euskaraz (tira, eredu sorta bat egiaz, 3 korpusek osatua).
Gordegia.eus webguneak, Donostiako Egia auzoko artxibategi grafikoak jaso du interneteko Argia Saria 2024ko edizio honetan. Urtero bezala, euskal hedabideen mundutxoa elkartu da Usurbilgo Atxega jauregi eta jatetxean Argiak gonbidatuta.
Urtarril honetan bete ditu 50 urteko historiako anime edo marrazki bizidun japoniarren telesail agian historikoenak: Heidik. 1974ko urtarrilaren 5ean eman zen lehen atala Japonian, eta hurrengo urteetan iritsi zen Euskal Herrira, lehenbizi gaztelaniaz Hego Euskal Herrian, gero frantsesez Ipar EHn, eta azkenik euskaraz ETBren eskutik, musika egokitzapen eta bikoizketa bikainekin. 52 atal izan ziren, eta euskarazko bertsioan guztiak ikus daitezke Youtuben, Euskal Encodings-ek egindako berreskuratze eta bilketa lanari esker.
Batut de Coco sare sozialetako sortzaile katalan bat da, eta ekimen bitxi bat du martxan. Irudiak sortzen ditu Kataluniako herrietako izenekin, Dall-E 3 irudi sortzaile adimentsuarekin, eta horixe da kontua, asmatu egin behar. Sinplea eta interesgarria. Funtzionatuko luke euskaraz? Beñat Erezuma adituari utziko diogu asmatzen, ausartzen bada...