EHUko Kultura Zientifikoko Katedra da zientzia dibulgaziora dedikatzen den EHUren adar bat. Juan Ignacio Perez Iglesias biologo eta errektore izandakoa du buru unitate akademiko honek, eta bulegoa dute Bilbon, Bizkaia eraikinean Ibaizabalen ondoan. Katedraren lana "ez da soilik kultura zientifikoa transmititzea, baizik eta zientzia espazio publikoan kokatzea eta ikusgarritasuna ematea" eta alde horretatik, Interneten ere presentzia nabarmena izan du zenbait kanal informatibo eusten. Horietako bat, Katedraren webgune nagusia, Zientzia.info izan da, baina orain eraldatu dute izena eta marka, webgunea Katedra.eus bilakatu delarik.
Webgune berrikuntza diseinu aldaketarekin dator, bide batez, logo berriarekin erakundearentzat:
Webgune berrituan, informazio praktikoa da nagusi, agenda, albistegi eta beste toki batzuetako informazio zientifikoen biltegiarekin. Eta baita ere material didaktikoa, esate baterako infografiak, bideoak, eta argitalpenak.
Katedrak beste zenbait blog informatibo ere baditu, eta horien berri era badator, agregatzaile baten eran. Blog horiek dira Zientzia Kaiera euskarazkoa, Cuaderno de Cultura Científica eta Mujeres con Ciencia gaztelaniaz, eta Mapping Ignorance ingelesez.
Webgune berrikuntza eta irudi berria CodeSyntax-ek egin ditu Katedrarentzat, Sustatu egiten duen enpresak.
Erantzun
Sartu