Aste berezi-berezia prestatu du Egunean Behineko taldeak, jokoak 5 urte bete dituelako. Eta hori ospatzeko, sorpresaz betetako galdera eta sariak.
Egunean Behin jokoak 5 urte bete ditu, 2019ko martxoaren 4ko astean ekin bazion jokoari.
Eta bost urte badela zerbait iritzita, aste berezi batekin ospatzea pentsatu du Egunean Behin-eko lantaldeak. Besteak beste:
Galdera mota berriak. Bestelako galdera sorta berri batzuk ere publikatu dituzte.
Jokoari buruzko galdera bereziak. Jokoaren inguruko galdera berezi batzuk tartekatuko zaizkie erabiltzaileei aste honetan
Sari bereziak! Sari bezala, 100 kamiseta esklusibo banatuko dituzte, Zaldieroak (Patxi Huarte) egindako ilustrazioarekin.
5 urte hauetan 14 denboraldi eta 160 aste izan dira. Guztira 220.000 pertsona baino gehiago EGUNEAN BEHIN jokoan partidaren bat jokatu dutenak. 63 mila azkeneko denboraldian, 2023an
50 milioi partida eta 500 milioi galdera erantzun pasa, pentsa.
Aurreko denboraldian, jokoaren babesleei 20.000 klik joan zitzaizkien app-etik.
Arduradunen iritziz, Euskarazko publizitaterako plataforma onena
Animatu zuek eta ingurukoak!
Erantzun
Sartu