Mintegia Iruñean: Etorkin eta errefuxiatuak euskarara hurbildu
2024-02-01 10:20
Etorkin eta errefuxiatuak euskarara hurbiltzeko topaketa zikloa antolatu dute Iruñean. Lantxotegi elkartearekin eta honek abiatutako Kabia proiektuarekin elkarlanean antolatu du Laba topaguneak. Hilero saio bat euskara denen eskura egon dadin eta bihar, otsailak 2, lehenbizikoa izango da.
Hauxe da mintegiaren egitaraua:
- Otsailak 2, 0 saioa, aurkezpena.
- Martxoak 15: transmisioa
- Apirilak 12: gastronomia
- Maiatzak 10: harremanak
- Maiatzak 24: kirolak
Saioa guztiak 19.00etan izanen dira Laban (Gazteluko plaza, 2). Izena emateko, info [a bildua] laba puntu eus
Erantzunak kargatzen...