Berria Ikasgela ekimena 2021ean jarri zen martxan, Berria egunkariko eduki informatiboak eskolarako material didaktiko bihurtzeko asmoz. Aurten, beste ekarpen bat ere egongo da Ikasgela: ikasleek beraiek idatzi edo sortutako materialak (ikus-entzunezkoak ere barne), Gazteen Berria Ikasgela Sariketaren bitartez.
Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan ikasten ari diren ikasleek parte har dezakete beren materiala bidaliz. Erreportajeak, kronikak, elkarrizketak eta iritzi artikuluak jasoko dira. Idatzizko testuak, audioak nahiz bideoak izan daitezke. Lanak taldean egindakoak edota bakarka egindakoak izan daitezke halaber, eta ikastetxeko aldizkarian argitaratu diren artikuluak eta sareetan zabaldutako ikus-entzunezko lanak ere aurkeztu daitezke.
Aurkezten diren lanen artean interesgarrienak argitaratuko ditu Berria Ikasgelak, eta guztien artean zozketa bat egingo da, Urruñako Wow parkera joateko. Ikasgela osoarentzat izango da saria, gainera.
Apirilaren 30a arte dago lanak bidaltzeko epea. Informazio gehiago hemen.
Erantzun
Sartu