Teknologia albisteak

Wikiflix: Wikipediaren filmoteka, streaming modura

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-01-31 : 09:32

Wikiflex da Wikipediako Netflix moduko bat. Entziklopedia libre globalaren multimedia atalean, Wikimedia Commons-en, hainbat ikus-entzunezko material daude, eskubidez libre izatera pasatu diren film asko barne. Programatzaile batek, Magnus Manke alemanak. horien ikuskatzerako interfaze erraz gisa sortu du Wikiflex.

Film zaharrak dira gehienak, eta bilaketaz edo berak dakarren antolakuntzaren bidez erraz aurki daitezke. Edizio berriak, rank edo aldeko iritzi handiena dutenak, emakumezko zuzendariak kategoria gisa ere ageri da... horrelako zenbait aukera Wikiflex orri nagusian.

Probatzeko, rank edo balorazio ona dutenen artean, bat aukeratu dugu: The Birth of a Nation. D.W. Griffith aitzindariaren 1915eko filma. Adi, ranking ona badu izango da lengoaia zinematografikoaren garapenean inportantea izango delako, ze filma ezin arrazistago eta supremazistagoa baita, Ku Klux Klan-en apologia lotsagabe bat. Tira ireki dugu orria eta aukera batzuk bertan:

Hiru play botoietarik, lehenak Wikimedia Commons-eko jotzaile edo artxiboa irekiko du, eta zuzenean ikus daiteke hor filma. Beste bi play ere badaude, bata The Internet Archive-koa eta bestea Youtubekoa, han ere ikus baitaiteke.

Ordenagailuan zuzen ikusteko, hortxe aukerak, baina zure nabigatzailea (adibidez Chrome) lotzen bada etxeko telebistarekin zuzenean edo Chromecast gailua tartean dela, bada etxeko telebistan ere ikusten ahal da, argazki honek erakusten digun bezala.

Hortxe bada, Wikiflex. Bisitatu, ikusi eta ikasi.

Erantzun

Sartu