Batut de Coco sare sozialetako sortzaile katalan bat da, eta ekimen bitxi bat du martxan. Irudiak sortzen ditu Kataluniako herrietako izenekin, Dall-E 3 irudi sortzaile adimentsuarekin, eta horixe da kontua, asmatu egin behar. Sinplea eta interesgarria. Funtzionatuko luke euskaraz? Beñat Erezuma adituari utziko diogu asmatzen, ausartzen bada...
Hor goian adibidez, bi herri izenekin sortutako irudiak. Hauxe duzue soluzioa:
Torredemberra argia iruditzen zaigu: Dorre bat eta ogi barra. Sudanell sortzeko katalanezko bi hitzekin egin du asmakizuna, sud hegoaldea eta anell eraztuna.
Hona zenbait adibide bere blogean, eta mordoxka bat Batut de Coco-ren TikTok-eko edukietan.
Gainera ez bakarrik Kataluniako herriekin, beste zenbait ariketa antzeko egin ditu:
Erantzun
Sartu