Norvegiatik, Tromsoko Unibertsitate Artikotik (Hizkuntza eta Kulturen Instititutik) eskaera bat hizkuntzalaritza ikerketa batean parte hartzeko. Helburua da euskaldunek euskara interpretatzeko duten eraren inguruan gehiago jakitea da. Horretarako eye-tracking esperimentu bat prestatu dute. Ordenagailuan egin behar duzu, kamera baldin badu zuri begira, eta 15 minutu inguru hartuko dizu.
Euskara bada zure ama-hizkuntza eta 18 urte baino gehiago badituzu, zure parte-hartzea benetan eskertuko dizute, Twitterreko kontu honetan proposatu dutenez. Ordenagailuz 15 minutuan egiteko ariketa-sorta erraz baten datza esperimentua. Kameraren bidez zure begi mugimenduak antzemango ditugu, baina ez zaituzte grabatuko.
Zera da mekanika: lehenbizi arretaz jarraitu instrukzioak, burua nola jarri-eta (goiko irudian azalpen grafikoen parte bat), eta gero zenbait ariketa. Irudi pare bat ikusi eta esaldi bat entzungo duzu, eta jarraian entzun berri duzun esaldiarekin ondoen bat datorren irudia aukeratzeko eskatuko dizu sistemak. Sustatuko editoreari grazia egin dio bereziki "egun eguzkitsu batean aitonak zubia dinamitatu" zuela jakiteak (pista: kasu horretan eskumatara begiratu beharra zegoen).
Tarteka, kalibrazio ariketa batzuk ere eskatzen ditu esperimentuak, begiekin puntu batzuetara nola begiratzen duzun. Baina azken batean, 15 minutu besterik ez, hori bai, ordenagailuarekin bakarrik eta toki isilean eginda hobeto.
Gordeko dituzten datuak hauek dira, ez besterik:
Azalpen guztiak eta esperimentua laguntzeko aukera hemen.
Erantzun
Sartu