Teknologia albisteak

Reggaetoia detektatu eta Adimen Artifizialarekin blokeatzeko tresna

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-02-22 : 11:35

Roni Bandiniren aldamenekoak Reggaetoia jartzen zuen egun osoz bere Bluetooth bozgorailuan. Nazkatuta, egoera horri aurre egiteko tresna bat garatu du: Reggaetoia blokeatzeko tresna, Reggaeton Be Gone

Bere alboko etxetik Reggaetoia entzuteaz nazkatuta, Roni Bandini teknoaktibistak aparatu bat eraiki du, honela lan egiten duena:

  • Reggaetoi estiloko musika zati batzuk deskargatu, sinplifikatu eta horrekin Adimen Artifizialeko (AA) eredu bat entrenatu du.
  • Raspberry Pi 3 batean programa txiki bat egin du Pythonen, eredu hori erabiltzen duena Reggaetoia detektatzeko.
  • Tresnak inguruko soinuak entzuten ditu eta Reggaeton bezala identifikatzen dituenean, Bluetooth bidez zarata eta interferentziak bidaltzen ditu gertuko Bluetooth bozgorailuetara.

Horretarako Raspberry Pi 3 ordenagailu txikia, pantaila bat eta Bluetooth plaka batekin nahikoa izan da.

Badirudi emaitza ez dela guztiz arrakastatsua izan, baina aldamenekoak Bluetooth bozgorailua beste gela batera eraman du, beraz parte batean irabazi du. X-en ikusi dugu jende askok galdetzen diola ea tresna saltzeko daukan, beraz merkatu berri baten hasiera izan daiteke.

Gehiago bere blogean: Reggaeton Be Gone

 

Erantzun

Sartu