Sustatu logoa Teknologia albisteak

Araudia aldatuko du Jaurlaritzak, zezenketak egiten jarraitzea bermatzeko

Sustatu
2010-01-06 10:01

Hiritar talde baten ekimen legegileak aurrera egiten badu, behin betiko bukatu daitezke zezenketak Kataluinian. Oso bestelakoa dirudi egoera EAEn, non Jaurlaritza araudia aldatzen ari den, hain zuzen ere zezenketek jarraitzea bermatzeko. Horrela adierazi du Rodolfo Ares sailburuak:

Seguru nago Euskadin normaltasun guztiarekin jarraituko dela zenzeketak egiten

Hego Euskal Herrian 44 zezenketa egin ziren 2008an, zezenketa horietan 357 zezen hil zituztelarik. Baina zezenketen aurka daudenek ez diote arrakastarik aitortzen:

Zezen-plazak ez dira betetzen zaletasun handia dagoelako, baizik eta diruz lagunduta daudelako eta gonbidapen asko ematen direlako.

Lorea Burgesen hitzak dira, PACMA Animalien tratu txarren eta zezenketen aurkako alderdiak EAEn duen bozeramailearen hitzak hain zuzen. Beste aldean dago Vicente Gonzalez Zezenzaleen Bizkaiko Federazioko presidentea:

Hau toreatzaile lurra da. Herri guztietako festetan izaten dira zezenak, bigantxak... Ez dut uste hemen astindu handirik egongo denik.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu