Sustatu logoa Teknologia albisteak

Iparraldeko ahozko memoria: Amikuzeko adibidea

Euskal kultur erakundeak 2007an abiatu "eleketa" izeneko euskarazko lekukotasun bilketa Nafarroa Behereko Amikuze lurraldean hasi zen 2007an. Hor, bi urtez, hogeita hamar amikuztar baino gehiago grabatuak izan dira. Grabaketa horien bideo-zatiak eta horiei lotu argazkiak eta xehetasunak sarean kontsultagarri dira, www.eleketa.com helbidean. Adibidea: Michel Mendibil - "Sinesmenak"

Lekukoek Amikuzeko gai berezi batzu aipatzen dituzte (etxetiargoa, feriak eta merkatuak, zaldi lasterketak, zuraren lana, formakuntza eta laborantzako garapena) beste gai orokorren artean (elizaren urratsak, jakinduriak, ofizioak).

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu