Teknologia albisteak

Mikel Essery II. bidaia kontakizun lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-01-08 : 13:01

Mikel Essery 2007an hil zen, ustez Al Kaedako militantea zen kamikaze batek atzerritik joandako turistak garraiatzen zituen ibilgailu-konboiari egindako eraso batean. Konboi hartan zihoan Essery, turista-taldeko gidari. Bere omenezko II. bidaia kontakizun lehiaketa antolatu dute.

Lehiaketaren bidez bidaiatzeari buruz zituen ideiekin bat datozen idatziak saritu nahi dituzte. Oinarrietan, bere testu hau aipatu dute, adibidez:

Kulturak nahasi, pertsonak hurbildu eta globaltasunaren aldeko benetako erronkan parte hartzeko etengabeko konpromisoa: herriak eta ez estatuak, pertsonak eta ez ideologiak, kooperazioa eta ez lehia edo norgehiagoka, elkartruke solidarioa eta ez oposizio totalitarioa. Horrela ulertuta, bidaia ez da bakarrik herrialde edo eremu zehatz batek eskaintzen dizkigun eszenatokien arteko ibilbide soil bat. Bidaiak, gauza ororen gainetik, beste pentsamolde batzuekiko begirunea eta interesa erakutsi behar ditu eta gugandik aparte edo gure erruz horrela bizi diren beste pertsona batzuekiko hurbiltasuna lortu behar du.

Lanak aurkezteko

Lanak aurkezteko epea 2010ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 1era bitartekoa izango da eta ondoren adieraziko den posta elektronikoaren helbidera bidali behar dira, erantsitako dokumentu legez, egileak nahi duen testu-formatuan: concurso@mikelmunduan.net

Egilearen izen-deiturak edo izengoitia, posta-helbidea eta harremanetarako zenbakia jarriko dira mezuan. Nahi izanez gero, egilearen biografiari buruzko xehetasun batzuk eta egilearen blogari eta web guneari buruzko aipamena egin daiteke.

Egilearen iritziz kontakizunarentzat interesgarria edo aberasgarria bada, agiri grafikoren bat (irudia, argazkia, mapa, planoa…) erants daiteke.

Erantzun

Sartu