Teknologia albisteak
2

Burj Dubai, munduko etxeorratzik garaiena

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-01-04 : 14:01

Gaur da irekitzekoa Dubai hirian (Arabiar Emirrerri Batuak) munduko etxeorratzik handiena, Burj Dubai delakoa. 808 metroko altuera du (antena barne), eta 162 solairu. Aurreko garaiera markak 300 metrotan gainditzen ditu dorre berriak.


Etxeorratz konparaketa: © cc-by-sa - GNU FDL: JKlamo / Wikipedia

Skidmore, Owings and Merrill arkitekto estudioaren lana da Burj Dubai. Izenak Dubai Dorrea esan nahi du arabieraz. Etxebizitzak, bulegoak eta dendak (esparru komertzialak) daude erraldoiaren barruan.


Burj Dubai: Creative Commons Aitortu © cc-by: Leandro Neumann Ciuffo

Aurreko errekorra, Taipei 101 dorrearena, nabarmen gainditzen du dorre berriak: Taiwangoak 101 solairu eta 508 metro besterik ez ditu.


Taipei 101: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Daymin

Erantzunak

Duez
2010-01-04 : 18:34

Dubai eta erraldoien inguruan esaten ez diren beste datu batzuk (ingelesez daude, baina irudiek ez dute itzulpenik):



edo beste hau:



edo azken hau:



Sustatu
2010-01-05 : 09:49

Hasieran idatzitako izen eta altuera zuzendu beharra dago. Altuera definitiboa sekretuan omen zuten azken unera arte, eta 828 metro dira. Izenari dagokionez, Burj Khalifa izen ofiziala eman diote (Burj = dorrea), Arabiar Emirrerri Batuetako presidente Khalifa Bin Zayed-en omenez.


Konparatzeko, Euskal Herriko eraikin handiena izango dena, Iberdrola Dorrea Bilbon, 165 metro garai izango da. Bost bider handiagoa da Dubaikoa.


Erantzun

Sartu