Sustatu logoa Teknologia albisteak

10 egunetan 10 ironman egin dituen ultraman donostiarra

Sustatu
2010-01-05 14:01

Beñat Zubillaga du izena eta harro kontatu du bere blogean decaironman dela. 10 egunetan 10 ironman egin ditu. 2009an lehen postua eskuratu du Kanadako Ultraman 3 eguneko proban.

Ironman triatloi proba batek igeriketa, bizikleta eta maratoia uztartzen ditu:

  • 3.800 metro igerian
  • 180 km bizikletan
  • 42 km korrika

Kanadako Ultraman proban hiru egunez aritzen dira kirolariak lehian, guztira ia hiru ironman egiten:

  • 10 km igerian
  • 418,3 km bizikletan
  • 84,3 km korrika

Azken edizioan, 2009koan, Beñat Zubillaga donostiarra izan zen irabazlea.

Hamar eguneko probak ere egin ditu Zubillagak, eta bere blogean gazteleraz kontatzen joan izan da proba egiten zuen bitartean. Mexikon Decaironman proban parte hartu aurretik bere maletak erakutsi zituen, eguraldi egoera guztientzako erropa eraman zuen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu