Sustatu logoa Teknologia albisteak

Lip dub bat filmatuko dute larunbatean Donostian

Sustatu
2010-01-28 12:01

Larunbatean 100 gaztek, eibartarrak gehienak, Lib dub bat grabatuko dute Donostian, Udaletxe pareko parkean. Lip dub bat ikus-entzunezko mota bat da: kantu ezagun bat entzuten den bitartean, kamara batek sekuentzia bakarrean ibilbide bat egiten du, eta bidean jendearekin topo egiten du abesten, dantza egiten, eta abar. Hemen Youtuben miloika bisita izaten ari den adibide bat:

Ekimena Citröen auto enpresarena da, marketing kanpaina baten barruan. Urtarrilaren 14ra arte zegoen Storyboarda aurkezteko epea, eta hortik 6 finalista aukeratu dituzte. Tartean, Lorea Palacios eibartarra, Arte Ederrak ikasten ari den neska gazte bat. 100 pertsonako taldea osatu du larunbatean grabazioa egiteko, eta irabazi ezkero, itsasbidaian joango dira 100 partehartzaileak.


Jatorrizkoa: Promoziozkoa © Citröen

Horretarako bozkatuenak izan beharko dute Interneten. Izan ere, Citröenek otsailaren 1ean igoko ditu bideoak Youtubera, eta apirilaren 1era arte izango da botua emateko aukera.

Hemen beste libdup ezagun bat:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu