Sareko Argia Saria 2010: Grebaorokorra.info
2010-01-29 17:01
Saritzeko arrazoiak pdf dokumentu batean sareratu ditu Argiak. Scribd bitartez ekarri dugu hona:
Twitter, Flickr eta Youtube txertatu zituzten webgunean. Besteak beste, aldarrikapena egiteko bide hauek proposatu zituen GrebaOrokorra.info webguneak:
- Twitterren, #grebaorokorra gakoa erabili zuten mezuetan. Bilaketaren bidez jarraitu zuten, edo webgunean bertan.
- Argazkiak Flickr-era igotzeko proposatu zuten, etiketa hori erabiliz: grebaorokorra.
- Bideoak ere, grebaorokorra etiketarekin jarriz gero Youtuben, Grebaorokorra.info webguneko bideo-aplikazioan ere ikustarazi zituzten.
Era berean, jarraibide batzuk ere idatzi zituzten, nork bere blog edo webgunean grebarekin bat egin nahi bazuen. Adibidez, proposatzen zuten modu bat izan zitekeela nork bere webgunea ixtea, eta desbideraketa egitea GrebaOrokorra.info webgunera.
Beste sari batzuk
- Prentsako Argia Saria Itxaro Bordak jaso du. Ofizioz postaria izan arren, Berriako kolaboratzaile ere bada Borda.
- Publizitateko Argia Saria AEKren Euskara ikasteko biderik laburrena kanpainari eman diote.
- Eriz Zapiaini Telebistako Argia Saria. Bere zuzendaritzapean aurkeztu du Amets Arzallusek Zai Zoi Bele Ez dok amairuren historia jasotzen duen dokumentala.
- Irratiko Argia Saria, Agin Rezola info7ko esatariarentzat.
- Merezimenduzko Argia Saria, "Xer modux xaudete!!!" Txirri, Mirri eta Txiribitonentzat.
Sari banaketa zuzenean eskeini dute Livestream bitartez. Soinua ez zen entzuten, baina info7 irratia zuzenean egin dute erretransmisioa, eta Argia sarietaz ari dira oraindik ere. Argiaren twitter kontuak ere egin du jarraipena.
Erantzunak kargatzen...