Sustatu logoa Teknologia albisteak

Wikipediak 50.000 artikulu euskaraz, hitzaldi ospakizuna Arrasaten

Arrasateko gazte bulegoa
2010-01-28 14:01

Urtarrilaren 28an, osteguna -18:00etan- Kultur Ateko Areto Nagusian, Euskarazko wikipediako administratzaile eta arduradunak izango dira bertan, eta Arrasateko Euskara eta Gazteria Saileko zinegotziak ere, eskerreona eta merezimendua adieraziko die ekitaldi publiko batean.

Hilero #libre

Hilero Arrasateko gazte bulegoak software librea, teknologia berriak eta mundu digitaleko gaiak lantzen ditu. Orain arte, Ubuntu Install party bat, sare sozialei buruzko hitzaldia, musika librearen inguruko eztabaida eta Arrasate mapeatzeko deialdiak egin ditu. Aurrerantzean ere, hilero gai ezberdinak landuko dira.

Wikipediaren eredua

Euskarazko Wikipediak 50.000 artikulu ditu dagoeneko, gogoratu 2008an 25.000 zituela, eta oso leku onean dago sortzaile boluntarioz egindako entziklopedia librea. Horretaz mintzatuko dira Wikipediako hainbat administratzaile.

Arrasate , herri bezala oso txukun eta informazio onarekin ageri da euskarazko wikipedian. Arrasateko pertsonak, ezagunak, taldeak, unibertsitatea, ekonomia arloko eragileak txukun eta osatuta ageri dira entziklopedia librean. Borondatezko lana eta jakintza asko dago hor inbertituta, eta Arrasateko udalak horregatik, bere eskerrona agertu gura izan die Wikipediako arduradunei ere.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu