Dakizuen moduan Pasaia-Lezo Lizeoari egokitu zaio aurten Kilometroak jaia antolatzea eta horretan buru-belarri ari gara azken hilabeteetan. Gaurkoan azken urteetan ohikoa izan den web orria aurkeztera gatoz. Baina, batez ere, teknologia berriez baliatuko garela esatera etorri gara. Sare sozialak erabiltzen hasiak gara eta horretan sakontzeko asmo sendoa dugu. Horixe esatera gatozkizue; ohiko web orriaz gain Youtube, Twiter, Tuenti eta Facebook erabiltzen hasi garela eta erabiliko ditugula.
Sare sozialen bidez dagoneko ehunka pertsoan bildu zaizkigu, eta azken berriak jasotzeko aukera dute egunero-egunero. Boxton izango da berri horiek emateko ardura beteko duena. Dakizuen moduan Boxton gure Hona bostekoa leloa osagarritzen duen logotipoa da, bizia hartu duen logotipoa argazkian ikus dezakezuen moduan.
Kilometroak 2010 antolatzen ari garen honetan, gonbidapen berezia egiten dizuegu komunikabideei teknologia berrien inguruan egin dugun apostuaren lekuko izan zaitezten. Komunikazioari dagokionez ezinbestekoa ikusi dugu teknologia berriak bere osotasunean ulertzea eta horregatik indar berezia ipini dugu gaur aurkezten dizuegun webgunean eta sare sozialek eskanitzen dizkiguten baliabideak ustiatzen.
Webguneari dagokionez , irisgarritasuna izan dugu helburuetariko bat eta bestetik, lehen begibista batean gure publikoak Kilometroak 2010ri dagokion informazio interesgarriena eskura eduki izateari eman diogu garrantzia.
Baina ez dugu horretara mugatu nahi eta horregatik sare zozialetan sakondu nahi izan dugu.
Esan bezala hasiak gara sare sozialak erabiltzen eta Boxtonek dagoeneko lagun asko ditu. Informazio iturri horretara gehitu nahi duenak Boxton bilatu beharko du sarean.
Jada fruituak jasotzen ari gara Twiter, Tuenti eta Facebook-en inbertitutako lanetatik: batetik, Twiterrek albisteak zabaltzen ematen digun azkartasunaren lekuko izan gara. Bestetik, Boxton gure pertsonaia sekulako arrakasta izaten ari da Tuenti eta Facebook-en, egunetik egunera informazio berria sareratuz eta lagun euskaldunen kopurua etengabe gehituz, bai gure mugen barnean, bai kanpoan. Tuentin 1.000 bat lagun eta Facebook-en 300dik gora dira horren lekuko. Gaurtik aurrera, kopuru hori nabarmen handituko dela uste dugu, izan ere gure web-ean Boxton bilatzeko estekak topatuko dituzue.
Gure webguneak www.tuenti.com eta www.facebook.com helbideetara iristeko aukera emango du. Hala ere, jakina denez Facebook-en kontua irekin beharko da. Ondoren Boxton bilatu eta haren lagun izateko proposamena egin behar zaio. Ez dudarik izan erantzuna baiezkoa izango dela. Tuenti erabili nahi dutenentzako zailxeagoa izango da ordea, sare sozial horretako kide batek egin behar baitu gonbidapena bertan sartzeko.
Bukatzeko, gure erronka zein izango den esango dizuegu: Berrikuntzetan sakontzen jarraitzea, eta gera dadila gure oroimenean Kilometroak 2010 euskal komunitatearen komunikazioan mugarri bezala.
Bost kolore, bost arrazoi Ezin bukatu urriaren 3ra arte izango ditugun zutabeak zeintzuk diren gogorarazi gabe eta erraz ulertuko duzue bost zenbakia zergatik den gure kuttuna.
Izan ere, bost arrazoi ditugu Kilometroak antolatzeko: Gure seme-alaben hezkuntza, Euskara, Euskal kultura, Euskal Herriko Eskola propioa eta azkenik Lezoko Ikastola berria.
Webgunean bost kolore ikusi dizuzue. Berdea, gorria, arroxa, urdina eta morea. Bost kolorek osatzen baitute gure ikastolaren ortzadarra: Lezok eta Pasaiako lau barrutiek (Antxo, Donibane, Trintxerpe eta San Pedro). Horrelakoxea da ere Boxtonen gandorra.
Eta, nola ez, ezin ahaztu bost hamarkadek osatzen dutela gure ikastola. Bost hamarkada eman baititu jada ikastola honek hazten eta hezten.
Horregatik da guretzako ona bostekoa eta horregatik luzatzen diogu edonori bostekoa.
Erantzun
Sartu