Sustatu logoa Teknologia albisteak

Irekia webgunea abian da

Sustatu
2010-01-26 09:01

Argitaratutako ohar eta artikuluei erantzuteko aukera dago, baina horrek zer nolako erantzun-katea edo elkarrizketa sortuko duen ez dago argi: erantzun anonimoak (edozein izen, edozein esteka emanda, hala nola pollategi webostegi) posible dira, eta zarata gailendu daitekeela ematen du. Horrez gain, euskaraz eta gaztelaniaz egon arren albisteak (adibidez iragarpen hori euskaraz, eta gaztelaniaz), bien erantzunak toki berera doaz, eta hortaz, euskarazko elkarrizketarik sortzea zaila suerta daiteke. Hala ere, hori erabaki kontzientea izan da, eta Irekiaren arduradunek euskaldunen mesedetan hartu dutela adierazi dute hemen:

Irekia, espresuki diseinatu da euskara erabili nahi duten herritar guztiek modu normalizatuan egin ahal izan dezaten; gainera, bermatzen zaie beren proposamen, ekarpen edo iruzkinak eurek aukeratu duten hizkuntzaz bideratuko direla Administrazioaren baitan.

Hainbat kolektiboaren gomendioei jarraituz, herritarrek gaztelaniaz eta euskaraz egiten dituzten ekarpenak espazio berberean erakustea erabaki da. Hori egiten da “elkarrekin lan egin dezagun” izeneko esparruan egiten diren iruzkin, proposamen eta ekarpen guztiekin.

Erabaki horrekin, euskara beren nabigaziorako erabiltzen duten erabiltzaileak babesten ditugu, zeren saihesten baita bi eztabaida maila desberdin sortzea; halaber, euskararen kasuan, beraren erabilera txikiagoa izan arren, Administrazioarekin eta/edo beste erabiltzaile batzuekin elkarrizketatzeko dutena ahalmen babesten da, ahalmen hori eragotzita edo murriztuta geratu ez dadin gaztelaniazko eztabaidaren nagusitasunagatik.

Hortaz, euskarazko albiste hauetan klik egin, eta gaztelaniazko eztabaidarekin egiten badugu topo, euskaldunen elkarrizketatzeko ahalmena babesteko da hori, ahalmen hori ez dadin "eragotzita edo murriztuta geratu":

Beste alde batetik, albisteei erantzuteko modua egon badagoela ikusten da, baina gai berriak proposatu edo eztabaida-hari berriak sortzeko nondik jo ez dago argi. Egin zure proposamena aukeran klikatuta, Comunidad Vasca de Innovadores deritzan toki batera zoaz eta han zer egin daitekeen ez dugu argi, oraingoz.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu