Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

5

ETAren bideoari egindako bestelako "ekarpenak"

Sustatu
2010-09-07 : 13:09

Dena ez da izan analisi sakona eta hausnarketa burutsua ETAk iragarri ondoren ekintza armatuak etenak zituela. Izan da bestelako haritik tiraka ibili dena, batez ere Interneten. Hemen bildu ditugu zenbait adibide, ironia, umorea eta irakurketa bitxia eskaintzen dutenak.

Eguneraketa, 11.45. Gaurko Frankfurter Allgemeine egunkarian, portada hau gaur, euskal genea aurkitua. Bai, ETAren su-etena aipatzeko da, baina ez hori bakarrik; horra azalpena.

Jokoa Tuentiko ekitaldien bidez: nork nahi du zurekin txortan egin?

Josu Mendicute
2010-09-07 : 12:09

Dagoeneko sei bat aldiz jaso ditut ¿Quien te quiere follar? izeneko ekitaldietarako gonbidapenak. Tuentin egiten da jokoa: lagun batek gonbidapena bidaltzen dizu eta zuk lagun horrekin txortan egin nahi baldin baduzu, mezu pribatu bat idazten diozu. Ez baldin baduzu nahi, ekitaldi horretara gonbidatzen dituzu zure lagun guztiak.


Argazkiak.org | Txortan egin nahi? © cc-by-sa: sustatu

2

Aretxabaletako Eguzkienea sustapenaren aurrean...

Amaia Arroyo Sagasta
2010-09-07 : 10:09

Aretxabaletako Eguzkienea sustapeneko etxebizitzen egoera latza da: 2004an egin zen zozketa eta oraindik lau dira eman ez dituzten blokeak. Horren aurrean, kaltetuok gure ahotsa entzunarazi nahi dugu.

1

Lanpostu honetan "jakitea beharrezkoa XIngelesa da" eta "Jakin XEuskaraz behar da"

Langabezia
2010-09-06 : 13:09

Infojobs-en euskara eta euskera-rekin bilaketa bat egin lan eskaintza asko agertzen dira, gehienak teleoperadore izateko Madrilen. Gasteizen lan egiteko bat aurkitu nuen, baina. Dirudienez lan eskaintza idazteko euskara ez zen beharrezkoa.

8

BBCren primizia eta ETAren mezulariaren aitortza

Sustatu
2010-09-06 : 10:09

BBCko Clive Myrie kazetariak eman zuen atzo Donostiatik BBCk ETAren bideoa eta iragarpena osatzeko prestaturiko albistea. Eta gaur goizaldean, artikulua argitaratu du bideoa eta primizia nola jaso zituen azaltzen. Pertsonalki berak jaso zuela ETAren mezulari batengatik. Pertsona horrek gatazkaren inguruan aitortu zizkionak ere kontatu ditu Myriek artikuluan. Euskararatu egin dugu hemen.

1

ETAk eraso ekintza armaturik ez burutzea erabaki du

Sustatu
2010-09-05 : 14:09

BBCri aurreraturiko adierazpen batean ETAk jakinarazten du hilabete batzuk direla eraso ekintza armaturik ez burutzeko erabakia hartu zuela. Agiriak dionez Independentismoaren proiektu estrategikoaren artikulazioan "urrats sendoak emateko garaia da". Komunikatu osoa ekarri dugu hona.

Athletic-eko jokalari gazteei GPSak itsatsiko dizkiete (West Ham-ek jada probatua duen teknologia)

Eneko Astigarraga
2010-09-05 : 12:09

Iaz Eibar futbol taldean egon zen Asier Puente prestatzaile fisiko lekeitiarrak doktoretza-tesia egiten dihardu futbolari buruz. Egiten diren mugimenduak, desplazamenduak, bihotzeko erritmoak, eta abarrak neurtu behar ditu eta horretarako GPS-a jarriko dizkie Athleticeko jokalari gazteei, zenbait neurketa zehatzak egiteko.

452ºF literatur aldizkariaren ale berria

452ºF aldizkaria
2010-09-05 : 10:09

452ºF Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua aldizkari digitalak ( 452f.com ) hirugarren zenbakia kaleratu du.

Idazlea itzultzaileen lantegian - 2010

EIZIE
2010-09-04 : 10:09

Aurten ere itzultzaileen lantegia antolatu du elkarteak, euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko asmoz. Datorren astean, Itxaro Bordaren poema hautatuak frantsesera, katalanera, galegora eta gazteleniara egindako itzulpenak lantzen eta eztabaidatzen jardungo dute horretarako gonbidatu ditugun itzultzaileek. Egileari ere frantseseko bertsio bat eskatu zaio aurten, itzultzaileek egindakoarekin alderatu eta autoitzulpenari buruzko zenbait ondorio ateratzeko. Lantegia Gasteizen egingo da, 2010eko irailaren 7tik 9ra.

Radiohead-en kontzertu baten oso film originala doan jaisteko

Sustatu
2010-09-03 : 12:09

Iazko abuztuan, Pragan eman zuen kontzertua Radiohead-ek. Sarreran, 50 ikusleri kamara bana eman zieten taldearen izenean, graba zezaten, bakoitzak bere puntutik. Urtebeteren buruan, audio masterrak eta irudi grabaketa desberdinak batu eta nahastu ondoren, kontzertuaren filma egin dute.

1

Espainia, aitzindari gerra kimikoan

Joxe Aranzabal
2010-09-03 : 10:09

Orain laurogei urte baino gehiago, 1923 eta 1927 artean, Espainiako armadak ziape gasarekin bonbardatu zuen Rif-eko biztanleria, Marokon. La Vanguardia egunkariak idatzi duenez, hura izan zen historiako lehen aire bonbardaketa bonba kimikoak erabili zituena populazio zibilaren kontra. Arrhash izeneko dokumentalak sarraski haien berri ematen du, eta sarean ikus daiteke osorik. Espainiako gobernuak oraindik ez du onartu krimena.

5

Asel Luzarraga errudun jo du Txileko Justiziak

Sustatu
2010-09-02 : 19:09

Etxean lehergaiak egiteko materiala izatea egotzi dio Txileko Justiziak Asel Luzarraga blogari , idazle , itzultzaile eta musikari euskaldunari. Txileko Arma eta Lehergailuen Kontrolari buruzko Legea urratu duelakoan 5 urteko kartzela zigorra eskatu du Fiskaltzak, eta astearte arratsaldean jakinaraziko dute zein zigor jarriko dioten. Abenduaren 31n atxilotu zuten Asel Luzarraga.

Mintzola Fundazioak hizkuntza kudeatzailea behar du

Mintzola Fundazioa
2010-09-02 : 15:09

Ahozko tradizioan sakonduz gizartearen premia berriei erantzun egokia eman nahi dien erakundea da Mintzola, ikerketa eta gizarteratze lanekin ardazten dena. Mintzolaren egitasmoak aurrera eramateko lan-taldea osatzen ari da, eta hizkuntza normalizazio teknikaria behar du. Curriculumak bidal daitezke irailaren 14a arte.

Abian da 1. Gaztezulo bideo lehiaketa

GAZTEZULO aldizkaria
2010-09-02 : 13:09

Gaztezulok I. Bideo Lehiaketa antolatu du. Azaro erdialdera arteko epea duzu, irakurle, buruari eragin eta zure mundua definitzen duten apetak, zaletasunak eta abar bideo labur batean islatuta gurekin eta gainerako zulozaleekin partekatzeko.

6

Flipboard harrigarria da; aldizkari digital pertsonalizatu bat duzu esku artean

Sustatu
2010-09-02 : 09:09

Appleren Ipad aparailu berrirako garatu den aplikaziorik interesgarrienetakoa Flipboard da. Komentario ugari dago sarean haren inguruan. Merezitakoak, Flipboard instalatu eta harekin ibiltzean jasotzen den inpresioa benetan harrigarria egiten baita: aldizkari digital bat, beti eguneratua eta zeure lagunen bidez filtratua.


Argazkiak.org | Flipboard, aurkibidea horizontalki © cc-by-sa: sustatu

Doako aplikaziorik onenak Android telefonoentzat

Joxe Aranzabal
2010-09-01 : 12:09

PC Magazine aldizkariak sailkatu egin ditu zeintzuk diren, bere ustez, doako aplikaziorik onenak Android sistema duten telefonoentzat. Berauen artean denetik dago: jokoak, kudetzekoak, produktibitatea areagotzekoak, etab. Hona hemen zerrenda, baina kontuan izan denak ezin direla instalatu Android sistemaren bertsio guztietan.

30

Aukeraren leihoa, katalanek independentziarako irekiko duten Window of opportunity hori

Luistxo Fernandez
2010-08-31 : 11:08

Independentista sentitzen naiz, Euskal Herriaren independentzia nahi dut. Eta independentziaz argi hitz egiteko garaia iritsi dela pentsatuz, iritzi artikulua bidali dut Berriara (gaur argitaratu didate): Aukeraren leihoa. Hemen ere itsatsi dut testua, eta ohar gehigarri batzuk jarri dizkiot. Interesa baduzue eztabaidarako... nik badut!

1

Facebook Places eta Check-in kontzeptuaren hedapena

Sustatu
2010-08-31 : 10:08

Abuztuko iragarpen teknologikoetako bat izan da Facebook-ek martxan jarri duela geo-aplikazio propioa, Check-in egitekoa. Kontzeptu honetaz jardun izan dugu Sustatun, une jakin batean non zauden adierazteko aplikazio mugikorrena, baina Facebook-ekin beste maila batera iritsiko dela ematen du: norekin zauden ere esan ahal izango duzu, argazkietan bezalatsu. Beste alde batetik, check-in kontzeptua tokietatik haruntzago ere zabaltzen ari da, kultura kontsumora.

6

Vasconia eta Euzkadi markak Mexikon

Sustatu
2010-08-30 : 13:08

Euskal izeneko markak badaude Mexikon. Euzkadi, adibidez, gurpilen fabrikatzaile bat da.


Argazkiak.org | Euzkadi gurpilak © cc-by-sa: sustatu

2

Txillarre baserria: produktu ekologikoak eta elkarrizketa politikoen eszenatoki

Sustatu
2010-08-30 : 11:08

Elgoibarko Txillarre baserriak nekazaritza ekologikoko produktuak eskaintzen ditu aspalditik Internet bidez. Salmenta zuzena burutzen dute, baserrian ekoiztutakoa saltzen dute Internet bidez. Baserri horretan egin zituzten bilerak Jesus Egigurenek eta Arnaldo Otegik, ETAren su-etena iragarri aurretik.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››