Sustatu logoa Teknologia albisteak

Asel Luzarraga errudun jo du Txileko Justiziak

Sustatu
2010-09-02 19:09

Etxean lehergaiak egiteko materiala izatea egotzi dio Txileko Justiziak Asel Luzarraga blogari , idazle , itzultzaile eta musikari euskaldunari. Txileko Arma eta Lehergailuen Kontrolari buruzko Legea urratu duelakoan 5 urteko kartzela zigorra eskatu du Fiskaltzak, eta astearte arratsaldean jakinaraziko dute zein zigor jarriko dioten. Abenduaren 31n atxilotu zuten Asel Luzarraga.

Atentatu batzuekin lotura izatea egotzi zioten hasieran, baina leherketak izan zirenean Euskal Herrian zegoela frogatu zuen Asel Luzarragak. Nitrato arrastoak aurkitu zizkiotela ere esan zuen Fiskalak, baina epaileak probak ukatu zituen nitrato ioiak uretan ere aurkitzen direla-eta.

Hileotan ugariak izan dira Asel Luzarragaren aldeko kontzentrazioak eta jaialdiak bai Euskal Herrian bai Txilen. Nazio Batuei salaketa formala ere igorri diote.

Epaiketa hasteko bezperan jasotako babesa eskertu zuen Luzarragak Twitterren :

bihar hasiko da honen bukaera. eskerrik asko guzti-guztioi, musuak!

Albistea beste toki batzuetan euskaraz:

eta gaztelaniaz:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu