Dagoeneko sei bat aldiz jaso ditut ¿Quien te quiere follar? izeneko ekitaldietarako gonbidapenak. Tuentin egiten da jokoa: lagun batek gonbidapena bidaltzen dizu eta zuk lagun horrekin txortan egin nahi baldin baduzu, mezu pribatu bat idazten diozu. Ez baldin baduzu nahi, ekitaldi horretara gonbidatzen dituzu zure lagun guztiak.
Argazkiak.org | Txortan egin nahi? © cc-by-sa: sustatu
Instrukzioak gaztelaniaz daude, baina euskarara itzulita, hauetxek dira parte hartzeko azalpenak (bertatik hartu eta euskaratuta ekarritakoak):
Ba al zenekien zure kontaktuetatik gitxienez bat zurekin txortan egiteko desiatzen ari dela? Konprobatu nahi al duzu? Proba dezagun honako jokoa: "Txortan egiten duzu ala Ez?".Hauek dira arauak:
- Hau bidali dizun pertsonarekin txortan egin nahi baldin baduzu, mezu pribatu hau bidaliozu: "Nik txortan egingo nuke zurekin".
- Ez baduzu zure kontaktu horrekin txortan egin nahi, bidali ekitaldi honetarako gonbidapena zure kontaktu guztiei, eta horrela jakingo duzu nork egin nahi duen txortan zurekin.
Beldurra duzu? Jarraitu bidaltzen, eta ikusiko duzu nork erantzuten dizun. Zure lagunetatik gutxienez batek zurekin txortan gogoz egin nahi du.
Paper zaharren artean gaztelaniazko amigo (laguna, gizonezkoa) eta amiga (laguna, emakumezkoa) hitzen esanahiak aurkitu ditut.
Amigo: gizonezko jeneroko pertsona; "ez dakit zer" horrekin berarekin oheratzeko gogo guztiak kenduko dizkizuna.
Amiga: emakumezko jeneroko pertsona, "ez dakit zer" horrekin berarekin oheratzeak izugarrizko morboa emango dizuna.
Tira, neska zein mutil, Tuentiko lagunekin txortan egotea moda-modan dagoela dirudi.
Erantzun
Sartu