Teknologia albisteak

452ºF literatur aldizkariaren ale berria

Erabiltzailearen aurpegia
452ºF aldizkaria
2010-09-05 : 10:09

452ºF Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua aldizkari digitalak ( 452f.com ) hirugarren zenbakia kaleratu du.

Ale berriak hamaika artikulu ditu, herrialde ezberdinetako ikerlariek idatzitakoak. Horietatik zazpik atal monografikoa osatzen dute; ikasketa kulturalen eta literatura konparatuaren arteko harremana aztertzen du monografikoak. Miszelanea berriz, lau artikuluz osatua dago. Guztiak euskaraz, gazteleraz, katalanez eta ingelesez egongo dira eskura datozen egunotan.

Bestalde, laugarren alerako artikuluak jasotzeko deialdia zabalik dago irailaren 30era bitartean. Deialdiaren oinarriak gure webgunean ikus daitezke, eta baita hurrengo monografikorako asmoen adierazpena ere: Memoria eta identitate kolektiboa literatura konparatuan izango dugu aztergai. www.452f.com

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago