BBCren primizia eta ETAren mezulariaren aitortza
ETA ceasefire scoop: how the BBC got the story
Ez nuen berarengandik (from him, gizonezkoa da kontaktua) berririk izan urtebetez edo, baina bat-batean e-posta mezua bidali zidan ni aurkitu nahian ibilia zela.
Londresen egongo zela hurrengo astean, eta agian elkartu gintezkeela kafea hartzeko.
"Noski", erantzun zion. Covent Garden-eko metro estazioaren kanpoaldean elkartu ginen eta gertuko kafetegi txiki batera zuzendu ginen.
Azkenekoz ikusi nuenetik ez zegoen oso aldatua. Ilea urdinago, agian, baina neu ere berdintsu.
"Zerbait esan behar dizut", esan zidan xuxurlan bezala, neure kafeari azukrea botatzen nion bitartean.
ETA serioski ari da pentsatzen euskal estatu baten aldeko bere borroka armatua gelditu behar duela. Interesa baduzu, munduarentzako albistea zuk zeuk eman dezakezu.
Kafea edaten ari nintzen, eta kontrako eztarrira etorri zitzaidan ia.
"Interesa izan dezakezula uste duzu?"
Plater batean esklusiba ikaragarria ari zitzaidan eskaintzen.
"Adarra jotzen edo?", esan nuen.
"Ez, hau ez da txantxa"
Esan zidanez, euskal abertzaleak frustratuak zeuden orain.
Euskal estatu independiente bat sortzeko aukerak duela 50 urte bezain urrunak dira gaur egunean.
Kataluniako jendeak berriz Madrildik autonomia gehiago lortzen asmatu dute, eta hango separatistek ez dut bonba eta pistolekin osaturiko armadarik.
Ez ote da, esan zidan, ETA euskal nazionalismoaren egitasmoa oztopoatzen ari dela, laguntzen barik?
Azken batean, politikariek Madrilen beti dute aitzalkia freskoa independentzia erreferenduma ez baimentzeko.
ETAren indarkeria zen aitzakia hori. Beraz, zer aitzakia ezabatuko bagenu?
Bere telefonoan entzuketak zirela komentzitua zegoen, beraz kontuz ibili behar nuen berarekin kontaktatzeko.
"Ezin diogu bitartean elkarri hitz egin", esan zidan. "Baina ETAk suetena erabakitzen badu, prestaturiko adierazpena grabatuko du bideoan lehenago egin izan duen bezala".
"Jakina, ezingo dizut hori telefonoz zuri baieztatu, baina mezu bat jasoko duzu esanez "poztu nintzen Londresen zu ikusi izanarekin", eta hori gakoa izango da egun gutxiren buruan Parisen neu topatzeko, Gare du Nord-eko sarreran, arratsaldeko ordubietan, eta bideoa emango dizut."
Kafea amaitu genuen eta elkarri agur esan genion.
Benetan ez nuen sinetsi Parisera joan beharra izango nuela, eta arratsaldeko topaketa hura ahaztu egin nuen ia.
Egun batzuen buruan, ama bisitatzen ari nintzen Midlands eskualdean eta eguerdian edo SMS bat jaso nuen.
Zera zioen: "Poztu nintzen Londresen zu ikusi izanarekin." Hasieran ez nintzen jabetu zer zen hura.
Zenbakia ez zitzaidan ezaguna. Mezua, kriptikoa; ez zeukan zentzurik.
Bi orduren buruan piztu zitzaidan txinparta azkenean. "Ai ene, Parisera joan beharra daukat!"
Goiz samar iritsi nintzen Gare du Nord-era.
Urduri nengoen. Espien eleberri merke batean bezala, ingurura begira niri so inor ba ote zegoen.
Minutuak aurrera zihoazen: 14.00, 14.05, 14.10, 14.15. Berandu dator.
Burutazio okerrenak etorri zitzaizkidan gogora. Agian harrapatu egin dute bideoarekin eta poliziak atxilo dauka nonbait.
Beharbada, gure hitzorduari buruz pentsatzen zuena aldatu du. Jolasean ariko zen beharbada denbora osoan. Agian geltokiko beste irteera batean dago.
Kalea gurutzatu eta gora eta behera begiratu nuen. Haren arrastorik ez.
Neure baitan pentsatu nuen: "Alfer alferrik etorri naiz".
Baina sarrera nagusira itzuli nintzen eta han zegoen bera.
Bideoa jaso nuen eta, esan ohi den bezala, gainerakoa historia da.
Erantzunak kargatzen...