Facebook Places eta Check-in kontzeptuaren hedapena
Tuentik ere egin zuen lekuak eta check-in egitekoa, baina Facebook-ek abian jarritako Facebook Places honek puntu interesgarri bat gehitu dio: jendea etiketatzea. Hau da, toki batean zaudela esaten duzu, eta gainera, zurekin nor dagoen esan dezakezu. Pribazitate arazoak sor daitezkeela argi dago, ez bazabiltza listo: hona analisi bat ZDnet-en.

Momentuz iPhone 4rako bakarrik, eta AEBetan. Ez da web bidez gehitzen informaziorik, ezin duzu check-in egin, GPS gaitasuna duen telefonotik baizik, kokapena ziurtatzeko edo.
Check-in kontsumo kulturalean: GetGlue
Check-in egitearen kontzeptua aurrera doa. Eta ez bakarrik lekuekin, Miso eta Glue/GetGlue aplikazioek uzten dizute "kultura kontsumoan" check-in egiten. Miso bakarrik telebistarako, baina Glue osoagoa da:
- Musika
- Telesaioak
- Filmak
- Liburuak
- edozein gai ere bai, Wikipedian (edo beste toki batzutan) agertzen bada
Glue-rekin review edo kritika egin dezakezu egin dezakezu, partekatu Twitter eta Facebook-en, eta check-in egin, esanez hori irakurtzen ari zarela, edo ikusten, edo gai horren gainean pentsatzen. Firefox-erako gehigarri interesgarri bat ere badu Gluek eta, Foursquarek bezala, domina edo txapa bereziak erabiltzaile saiatuenentzat, eta baita Foursquaren alkatetzak diren bezala, hemen guru izendatzen zaituzte item kultural jakin batean.
Erantzunak kargatzen...