Sustatu logoa Teknologia albisteak

Flipboard harrigarria da; aldizkari digital pertsonalizatu bat duzu esku artean

Sustatu
2010-09-02 09:09


Argazkiak.org | Flipboard azala © cc-by-sa: sustatu

Portada ikusgarri baten ondoren (hemen behean adibide bat), aurkibidea ageri zaio Flipboard erabiltzaileari.


Argazkiak.org | Flipboard aurkibidea bertikalki © cc-by-sa: sustatu

Aurkibidean, lehen bi koxkak garrantzitsuak dira, erabiltzaileak bere Facebook eta Twitter kontuak ematen dizkio aplikazioari, eta handik, edukia lortuko du tresnak. Ez baduzu Facebook edo Twitter, agian Flipboard ez da zeuretzat (ezta iPad-a ere). Gorago itsatsi dugu aurkibide adibide bat bi ikusmiratan, horizontalki eta bertikalki, Ipadaren orientazioaren arabera, diseinu moldaketa bat-bateko eta ondo kalkulatuak baititu Flipboardek.

Lehen bi atalez gain, gainerakoak, Twitterren oinarritzen dira. Zenbait atal, Flipboardek berak proposatzen ditu; haiek aurkitu izan dituzten Twitterreko zerrenda edo jario interesgarriak. Besteak, zuk zeuk gehitu ditzakezu. Adibidez, Joxe Rojasen kontua segituz, une jakin batean hau agertu zaigu:


Argazkiak.org | Flipboard © cc-by-sa: sustatu

Konturatzen bazarete, Flipboardek erakusten duena ez dira tweet edo 140 karaktereko mezu soilak: horietan aurkitzen dituen estekak analizatzen ditu, eta haietara doa, bertatik izenburuak, testu-hasierak, bideoak eta irudiak eskuratzeko. Adibidez, Facebook-eko lagun batek argazki sorta bat kargatu badu, Flipboardeko orri batean galeria dotore bat agertuko zaizu (argazkiak bezala, baita bideoak ere).


Argazkiak.org | Flipboard, Facebooketik eskuratutako argazkiak © cc-by-sa: sustatu

Beste lagun pare batek esteka jakin bat partekatu badute, eduki hori bereziki interesgarria dela erabaki dezake Flipboard-ek eta horixe nabarmendu. Zentzu horretan, Twitterretik agerkari digital pertsonalizatuak ateratzen dituzten beste aplikazio hauen antza du Flipboardek:

Edukia Facebook eta Twitterrekin lotuta egoten denez, aplikazio horietan zuzenean erantzun eta partehartzeko bide oso erosoa ere ematen du Flipboardek. Hona adibide bat, eskuman ikusten da iruzkin/erantzuna uzteko espazioa:


Argazkiak.org | Flipboard, eduki jakin bat komentatzeko © cc-by-sa: sustatu

Flipboarden erabilpenari buruzko bideo hau aurkitu dugu sarean, ingelesez baina interesgarria:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu