Mintzola Fundazioak hizkuntza kudeatzailea behar du
2010-09-02 15:09
Ahozko tradizioan sakonduz gizartearen premia berriei erantzun egokia eman nahi dien erakundea da Mintzola, ikerketa eta gizarteratze lanekin ardazten dena. Mintzolaren egitasmoak aurrera eramateko lan-taldea osatzen ari da, eta hizkuntza normalizazio teknikaria behar du. Curriculumak bidal daitezke irailaren 14a arte.
Eskatzen dugu:
- Unibertsitate mailako prestakuntza. Batez ere hizkuntza kudeaketa alorrean: soziolinguistika, psikolinguistika eta hizkuntzaren didaktika. - Euskaraz eta gastelaniaz maila jasoa izatea, bai ahoz bai idatziz. - Eskarmentua ikerketa eta hizkuntza normalkuntzan. - Harremanak lantzeko gaitasuna. - Teknologia berriak erabiltzeko gaitasuna.
Kontuan hartuko dugu:
- Hizkuntza kudeaketan, ikerketa eta formazio alorrean izandako eskarmentua. - Ingelesa edo frantsea jakitea. - Talde lanerako trebetasunak.
Eskaintzen dugu:
- Lanaldi osorako kontratua. - Berehala lanean hastea.
Pertsona interesatuek bidali curriculumak helbide honetara: mintzola@mintzola.com
Edo, bestela, helbide honetara:
Mintzola Fundazioa Subijana Etxea Kale Nagusia, 70 20150 Villabona
Epea: 2010eko irailaren 14a arte (bera barne).
Informazio gehiago mintzola.com atarian.
Erantzunak kargatzen...