Teknologia albisteak

Athletic-eko jokalari gazteei GPSak itsatsiko dizkiete (West Ham-ek jada probatua duen teknologia)

Erabiltzailearen aurpegia
Eneko Astigarraga
2010-09-05 : 12:09

Iaz Eibar futbol taldean egon zen Asier Puente prestatzaile fisiko lekeitiarrak doktoretza-tesia egiten dihardu futbolari buruz. Egiten diren mugimenduak, desplazamenduak, bihotzeko erritmoak, eta abarrak neurtu behar ditu eta horretarako GPS-a jarriko dizkie Athleticeko jokalari gazteei, zenbait neurketa zehatzak egiteko.

Zehazki, informazioaren arabera, elementu hauek (ingelesez aurkitu ditut zerrendatuta):

Player position on the field, speed, distance and acceleration; Heart rate; Impact loading, reaction times, effort; Team structure: attacking or defensive formations

Jokalariei ezarritako GPS eta bestelako parametro fisikoen neurtzaileetatik ateratako datuek datu-baseetan gorde eta aztertzen dira, ondorioak ahal izateko. Adibidez:


Argazkiak.org | Minimaxx; Catapult innovations enpresaren jabegoa © cc-by-sa: eneko

Dirudienez, gazteen artean futbol jokoan garapen egokienak aurkitzea da Asierren tesia eta neurketen helburua. Baina talde profesionaletan neurketa hauen helburu nagusia jokalarien errendimenduak eta estrategiak neurtzea, ezagutzea eta zehatz-mehatz aztertzea da.

Zenbaiten ustetan neurri batean jokalarien balorazio ekonomikoa objetibatzeko balioko dute neurketa hauek. Hau da, jokalari batek hainbeste balioko du zenbait parametrotan neurketa jakin batzuk eman dituelako, eta ez subjetiboki taldeek edo errepresentanteek hainbeste balio duela diotelako.

Lezaman Catapult Innovations enpresa australianoaren teknologia erabiliko dute. Lehen aldiz hemengo futbol talde batean. Zehazki MinimaxX Team Sports izeneko tresneria erabiliko da, hemen Noaingo Ranking enpresa nafarrak banatzen duena.

Software librean zenbait aukera sortzen izan arren, normalean kirol profesionalean erabiltzen diren aplikazio hauek software ez libreak” (jabeduna, pribatiboa) dira, Lezaman ezarriko duten minimaxX Team sports kasuan bezala.


Argazkiak.org | Minimaxx; Catapult innovations enpresaren jabegoa softwarea © cc-by-sa: eneko

Athletic-ek frogatuko duen teknologia ezaguna da, bezeroen zerrendan ikus daitekeen moduan Premierreko West Ham United , hau da The Academy of Football, edo Everton bezalako talde handiek, NBAko New York Nicks ikusgarriak edo Australiako rugbyko Broncos bezalako talde garrantzitsuak erabiltzen dute hemendik aurrera Lezaman ikusiko den teknologia australiar hori.

Informazio gehiago hemen.

Erantzun

Sartu