Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

1

Liburu bat: Euslandia (unibertso txiki baterako galderak)

Bittor Hidalgo - Donostia
2011-07-27 : 10:07

Oso gustura irakurri dut Euslandia liburuaren euskal atala. Euskal Kulturgintzaren Transmisioa-ri buruzko ikastaroaren berri izan nahiz’ eskuratu nuen liburua, eta harriduraz konturatu, ikuspen guztiz subjektibo batetik egina zela, inongo asmo deskriptiborik gabe, nik nahi eta espero nuen bezala. (Liburu fitxa: Euslandia - unibertso txiki baterako galderak. Miriam Luki, 2011. Arg.: Lanku - HUHEZI - Mondragon Unibertsitatea)

Tropela.net-en arrakastaz elkarrizketa Egoitz Lizasori

GAZTEZULO aldizkaria
2011-07-26 : 10:07

Amaitu zen Frantziako Tourra igandean. Euskal Herrian txirrindularitzak sortzen duen interesaren berri bagenuen. Hala ere harritu egin gaituzte tropela.net datuek: 200.000 porra bost denboralditan, miloi bat bisita aurtengoan. Garbi dago webgunea sortu zuten lau gazteen apustua balekoa izan dela. Egoitz Lizaso, tropela.net-eko kidea elkarrizketatu dugu Gaztezulon: "Porran parte hartu ahal izateko erdara-euskara hiztegiak ere topatu izan ditugu Sarean"

Euskal Jaia Errioxan: datorren larunbatean Castañaresen

Ustekabe fanfarrea
2011-07-25 : 14:07

Duela 6 urtetik hona urtero Euskal Jaia antolatzen dute Castañareseko kanpinean (Errioxa). Euskal Herritik kanpo badago ere, kanpinean dauden lagun gehienak euskaldunak dira, baita kanpinaren jabeak, eta 2005. urtean San Inazioekin batera Euskal Jaia antolatzeari ekin zioten. Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da, datorren uztailaren 30ean, larunbata.

1

Kaliren aroa eta Bilduren itxaropenak

Roberto Manjon Lozoya, hizkuntza-normalizazioko teknikaria
2011-07-25 : 13:07

Ezker abertzale tradizionalak garaitza historikoa lortu du Bilduri esker, eta gainera, gehien behar zuen unean. Asko poztu gara horregatik, baina dakigunez, lortutako irabazi politiko hori ez da kudeatzen erraza izango, konplexutasun handi bi elkartzen direlako, agian, sinbiosirik gabe: Bilduren konplexutasunari boto emaileena gehitzen zaio. Noski, boto asko ezker abertzalearen ohikoak dira, batzuk nazionalismo sozialdemokrata agonikoarenak, bateren bat Alternatibatik etorria. Eta ez dira gutxi izango (benetako) sumindu ez-mediatikoen boto zigortzaileak. Zaila izanda ere, konplexutasun ondo kudeatu bat abantaila bihur daiteke, inkoherentziak ere, buru argi batez, malgutasunaren bertutea dakarkeelako. Nolanahi ere, errazago izan daiteke anabasa horretatik larru zati batzuk galtzen joatea, nekez bateratu daitezkeelako erakundeen kudeaketa zintzoa eta haustura-gogoa nahiz demokraziaren kontrako sumindura.

1

Norvegiako hilketen egilearen Interneteko mezua

Sustatu
2011-07-24 : 21:07

Eguneraketa, igandea: ETAri eta PSE-EEri eta burujabetasun mugimenduei erreferentzian egiten dien manifestu bat ere jarri zuen Interneten Breivikek.

Norvegiako atzoko atentatu bikoitzak pertsona bakar baten ekintza dirudi, Anders Behring Breivik-ek (32 urte) aste honetan bertan ireki zuen Twitterreko bere profila, eta mezu hau utzi zuen bertan:

Sinesmena duen pertsona batek, interesak dituzten 100.000 lagunek adina indar du.

2

Amy Winehouse, 27en klubean

Sustatu
2011-07-24 : 12:07

Club 27 edo euskarazko Wikipediak dioen bezala, 27en kluba, 27 urterekin hil diren rock musikaren izarren taldea da. Talentu handiak, bizitza esajeratuak, gazteegi hil zirenak. Haiei batu zitzaien atzo Amy Winehouse Londresen agertu baitzen hila. Winehouseren degradazioa erakutsi baino, hobe haren zuzeneko bat, Back to black zuzenean.

Bittor Kapanagaren ekarpena euskararen jatorriari

Patxi Alaña
2011-07-24 : 11:07

Bizitza osoan zehar burdina izan zuen lanbide eta euskara gogobide Bitorrek, eta orain joan zaigula, betoz lerro hauek euskal kulturan eta bereziki euskararen jatorrian egin duen ekarpen garrantzitsua labur-labur gogoratzera. (Bittor Kapanaga uztailaren 14an hil zen)

1

Euskara bizi bizi da Basaurin Sustraiak Fundazioaren udalekuen laguntzaz

Nerea Zubiete
2011-07-23 : 14:07

Sustraiak Fundazioak abian dituen Basauriko udalekuek milatik gora ume eta gaztetxo hartu dabez aurten. Sustraiak Fundazioaren esanetan udalekuek daukien arrakastaren oinarria da Fundazioak tinko mantentzen dituela bere baloreak eta helburuak, beti be, gizartearen beharrak kontuan hartuz eta horietara egokituz.

Larunbatean "Kameratoiaren Gala" Sopelan Urko Aristiren eskutik

Maitane Kabia
2011-07-22 : 16:07

Biharko planik bai? Zinemazale eta euskaldunak Urko Aristik gidatutako laburmetrai emanaldi Galara gonbidatuta gaude! Zatooz Sopelako Kurtzio Kultur Etxera, ez zara damutuko!

  • 17:45etan parte hartzaile eta ikusleei harrera eta photocall-a.
  • 18:00etan aurkezpena eta emanaldiari hasiera.
  • 19:45etan sari banaketa eta hiru talde irabazleek sortutako ikus-entzunezkoen emanaldia.

Katolizismoarentzat, aro bat amaitu egin da Irlandan

Sustatu
2011-07-22 : 11:07

Irlandako historian puntu adierazgarria izan zitekeen markatu zuen herenegun Enda Kenny lehen ministroak. Elizako Katolikoaren kontrako hitzaldi ikaragarri gogor batekin, aro baten amaiera markatu zuen neurri batean, Irlandako estatu independenteak 90 urtean ezagutu ez duena entzun zen Dublingo Dail edo Parlamentuan. "Hau ez da Erroma. Hau Irlandako errepublika da, 2011. urtea"

Gaurko Tourraren etapa Galibierren amaituko da, elurretan

Sustatu
2011-07-21 : 13:07

Galibier gainean elurra dago, eta elurra (arin) ari du, Twitterren ikusi dugunez. Ibilbide gogorra dute, eta 12.30ak aldera espero da hasiko dela EITB zuzeneko streaming emanaldia, Facebook bidez komentatzkeo modukoa hemen, edo Twitter bidez Txion.


Argazkiak.org | Galibier 2011 © cc-by-sa: sustatu

Bere buruari argazkia egin zion makako beltzaren argazkiaren eskubideak

Sustatu
2011-07-20 : 11:07

Duela aste batzuk David Slater argazkilari naturalistak argazki-kamera utzi zuen une batez Sulawesiko oihaneko bere kanpaleku ondoan, eta tximu batzuek kamera hartu, klik egitean soinu polita zuela erabaki, eta klik eta klik, zenbait argazki egin zituzten. Eta ez bereziki txarrak.

Txileko ikasleak borrokan: bideoa egin dute euskaraz

jon urdangarin
2011-07-20 : 10:07

Txileko ikasleak borrokan ari dira unibertsitate publikoa lortzeko. Bertako hezkuntza sistemak pribatizaziora jo duela eta, maileguak eskatu beharrean izaten dira asko eta asko eta, ikasketak bukatuta, horiek ordaindu ezinean ibltzen dira. Hori dela eta, greban daude aspaldian eta ekimen ederra jarri dute abian: beren aldarrikepenen berri hizkuntza askotan ematea.

Elkarrizketa: Anjel Lertxundi eta liburu elektronikoak

gurebook
2011-07-19 : 11:07

Anjel Lertxundi: «Praktikotasun handikoa egiten zait material digitala: eraman eta erabil erraza, ekologikoa, eta abar…»

Helicam-arekin aireko irudi dotoreak grabatu ditugu Artemanen

Gorka Etxabe, Arteman Komunikazioa
2011-07-18 : 13:07

Uvedos enpresa sevillarrak eta Arteman Komunikazioak aireko irudiak grabatzen aritu dira azken hilabetean Aretxabaleta eta Arrasate inguruetan. Udalaitzen dagoen Kanpanzar-eko barruko harrobian, Urkulu urtegian, Fagor Arrasaten eta beste zenbait lekutan egin zituzten grabazioak.

8

Gure kargu publikoen hizkuntza publikoaz

Bittor Hidalgo - Donostia
2011-07-18 : 11:07

Ze hizkuntza hitz egin behar du jendaurrean gure kargu publiko batek? Eman dezagun, Gipuzkoan, Euskal Herriko lurralde euskaldunenean, jada 2001ean biztanleen %71,1 euskaldun zuena (%51,5 euskaldun oso, %19,7 ia-euskaldun, euskaraz ulertzen zuena gutxienez), eta soilik %28,9 erdaldun elebakar, nahiz hauetako askok ere, zeinek gehiago zeinek gutxiago, zerbait behintzat ulertzen duen. 2011n ~%80 inguru izango gara euskaldun. Edota Donostian, gure hiribururik euskaldunenean, 2006an %67 euskaldun (%40,4 euskaldun oso, %26,6 ia-euskaldun)? Edo Andoainen, edo…?

Ordiziako I. Rugby Tokata txapelketa herrikoia

OrdiziakoAhotsa.net
2011-07-16 : 11:07

Ordiziako errugbizale talde batek antolatutako txapelketa izango da eta "touch" erakoa denez, ez da plakaketarik onartuko. Herrian errugbiak duen indarra eta beste txapelketa herrikoiek duten arrakasta ikusita animatu ziren ekimena antolatzera.

Bittor Kapanaga hil da

Juan Martin Elexpuru
2011-07-15 : 15:07

Atzo hil zen Gasteizko eritegi batean Bittor Kapanaga, Otxandioko filosofo handi bezain apala. 85 urte zituen. Zenbaitek jakingo du Gontzal Mendibilek famatu egin zuen Araban bagare, Gipuzkun bagera... kantuaren letrak Bittorrenak direla, eta Erro eta Gara (1978) liburua ere bai. Lan honek begiak zabaldu zizkion askori; euskararen izaerari eta iraganari begiratzeko beste modu bat erakutsi zuen. Baina argitaratutako gauzak baino askoz handiagoa da utzi digun herentzia.

Jarraitu Ehun Milak Ultratrail froga zuzen-zuzenean

lasterketak.com taldea
2011-07-15 : 12:07

Gaur arratsaldeko 6tan abiatuko da Ehun Milak frogaren bigarren edizioa. Zuzenean streaming bitartez, irteera aurretikoak eta irteera ikusteko aukera izango duzue www.lasterketak.com web gunean.

3

Transkripzioen liburu "automatikoak" jaitsi daitezke Ahotsak.com webgunetik

CodeSyntax
2011-07-15 : 11:07

Euskararen ahozko ondarea biltzera dedikatzen den Ahotsak.com proiektuan aukera berri bat ezarri dugu: transkripzioen PDFak (liburuak, izatez) jaisteko aukera.


Argazkiak.org | Ahotsak.com PDF Liburuak © cc-by-sa: codesyntax

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››