
Londresko euskaldun batzuk elkarrizketatu dituzte, hango istiluen harira, ikusi bideoa. Aurrena getariar bat (itxura guztiz, euskalduna), erdaraz aritu dena. Gero, euskal etxeko lehendakaria, Peio Astigarraga, euskaraz hitz egin duena (ez zuen gaztelaniaz egin nahiko), baina, azpitituluak eman ordez, gaztelaniazko bikoizketa antzekoa ipini diote gainetik, haren hitzak entzutea galaraziz.
Anjel Lertxundik (Orio, 1948) memoria historikoari hitza jartzearen garrantzia nabarmendu du Etxeko hautsa
izeneko lan berrian. Liburuaren hasieran Neska horrela izendatzen du liburuan Gorkari laguntza eske joan zaio bi etakide autoz norabait eramateko. Hogei urte geroago idatziz jaso du Gorkak orduan gertatutakoa eta Gerra Zibilean Francoren alde borrokatu zen aitari ari zaio idatzitakoa irakurtzen, aitak ezer ulertzen ez badio ere bere Alzheimer gaixotasuna dela eta.
Arnaldo Askatu Elgoibarko Herri Ekimenak Urriak 27rako kontzertu akustiko bat antolatu du Herri Antzokian lehen mailako 11 euskal musikarirekin. Bertan izango dira Gose, Kerobia, Ken Zazpi, Zea Mays, Napoka Iria, Mikel Urdangarin, Asier Serrano, Rafa Rueda, Ion Gurrutxaga, Oreka TX eta Esne Beltza.
Saray Li Lanzaroten bizi den 7 urtetako neskatxa da. Azken urtea minbiziak jota oso larri eman du etengabe bidaiatzen. Pasaden astean berri txarrak eman zizkioten. Bere gurasoek ez dute etsiko, eta lagunek ere ez. Euskal Herriko, Catalunya eta Kanarietako guraso talde batek mugimendu soziala zabaldu dute interneten bidez elkartasuna adierazteko eta laguntza eske.
Kazetariaren lanbideaz hausnarketa sakona egin berri du Txema Ramirez de la Piscina EHUko irakasleak Kazetaria, arantzurdea eta zirujaua titulua daraman artikulu mamitsuan. Hasieratik aipatzen du ez dela bere asmoa inor mintzea, idazkia espiritu eraikitzailez egina dagoela, baina, hori bai, errealitate gordina ezkutatzeko inongo asmorik gabe. Artikulua Hemen aldizkariaren 30. zenbakian argitaratu da eta ondoko lerroetan duzu osorik.
Donostia Zinemaldiaren 59. edizioak hainbat berrikuntza izango ditu: besteak beste, zinema eta gastronomiari buruzko sail berria, film proiekzioak eta programatu diren lanekin lotutako afariak eskainiko dituena. Culinary Zinema: Zinema eta Gastronomia.
Interneten bueltaka dabil aspalditik testu bat, paralelismoa egiten duena SGAE Espainiako Autore eta Editoreen Elkartearena eta antzeko fikziozko elkarte batena: Mahai Fabrikatzaileen Elkartea. Elkarte hori existituko balitz eta SGAEren jarrera izango balu gertatuko liratekeen egoera barregarriak kontatzeko egindako paralelismoa da. Gaztelaniaz ari da zirkulatzen testua; euskaratuta ekarri dugu hona.
Bilboko Konpartsek geldialdia egingo dute aurten ere Kaskagorri eta Txori Barroteri jarritako zigorren kontrako adierazpen gisa. Horrez gain Konpartseroen Harrotasunaren Desfilea ere egingo dute Bilboko kaleetan, Aste Nagusiko "orain arteko ereduari" sostengua eman nahi dion oro elastiko beltzez desfilatzera gonbidatu dute.
EITBko hedabideen (telebista, irratia eta Internet) egungo konbergentzia-maila aztertzen da UEUk kaleratutako liburuaren orrialdeotan. Helburua hauxe da: euskal komunikazio-talde publikoko hedabideen bateratze-prozesuaren egoera islatzea. Nola kudeatu du EITBk konbergentzia? Galdera horri erantzuten dio liburuak.
Google+ sarearen ezaugarri deigarrienetako bat Hitzorduak dira Hangouts ingelesez eta Quedadas gaztelaniaz, erreminta bat bideokonferentziak egiteko hainbat jenderen artean. Zertarako erabili baina, hitzorduak? Horra zenbait proposamen.
Osakidetzak 2.600 lanpostu atera ditu azken lan eskaintza publikoan, eta eragile politiko batzuek (LAB, Aralar, EA eta EAJ tartean) salatu dute deialdiak euskaldunen hizkuntz eskubideak urratzen dituztela. Egia ote?
Duela bi urte pasatxo eman nuen EAren eszisioaren berri Sustatun. Hortik gutxira hizketaldia izan nuen Iñaki Galdos berarekin, alderdi berriak izan zezakeen etorkizunaz. Ez duzu uste EAJren ezkerrean alderdi abertzale bat behar dela? galdetu zidan. Eta baietz erantzun nion: Bai, Ezker Abertzalearentzat. Ezker Abertzale bakar eta sendo batentzat, alegia.
Hizkuntza Askatasunaren Aldeko Elkarte Nazionala delako elkarte españolak auzitara eraman nahi du Baztango Udala, euskararen erabilpenari buruzko Udal Ordenantza dela-eta. Ordenantzak euskararen aldeko apostua egiten du, komunikazioak euskaraz edota ele bietan egingo direla zehaztuz, eta euskarari lehentasuna emanez elebitasun kasuetan.
Telebistako udako programazioarekin janaria, edaria, jaiak eta sexua erakusten dizkiguten bitartean, gaur hasi dute musulman gehienek Ramadana; nahiz eta toki batzuetan, Marokon esaterako, bihar hasiko duten. Islamdar egutegian 9. hilabetea da, 30 egunekoa, eta tarte horretan debekatua dute egunsentitik iluntzera bitartean jatea, edatea, erretzea edo sexu harremanak izatea.
Datorren asteotan Xabier Lete gogoratzeko kantaldiak egingo dituzte Arantzazun eta Hondarribian: datorren larunbatean lehenengoa, eta hurrengo asteko ostegunean bigarrena; abuztuaren 6an eta 11an, hurrenez hurren. 2010eko abenduan hil zen Xabier Lete idazle, poeta eta kantari ezaguna.
ELA sindikatuko ingurumen saileko arduradun Ainhara Plazaolak idatzitako artikulu honetarako esteka daukazue hemen. Artikuluan zenbait sektore ekonomikok eta hauekin eskuz esku doan "establishment"ak errausketaren defendatzaile sutsu izateko dituen arrazoiak azaltzen ditu.
Iñigo Arandia Interneteko ekintzaile euskaldunak bere burua aurkitu du Google Maps-eko kale irudietan, Street View direlakoetan, Donostian:
Orain pare bat urte, bazirudien Twitter izango zela hurrengo asmakizun handia, eta Facebook nahiz Google ere kolokan jarriko zituela. Gaur egun, ostera, 200 milioi erabiltzaile ditu, baina beste biek baino irabazi askoz apalagoak. Gainera, bere hiru sortzaile ezagunenek utzi egin dute ia erabat konpainia. Hori gutxi balitz, aurkari gogorra plazaratu zaio: Google+
Txepetxek 9 urte zeraman hitzaldirik eman gabe eta pasa den astean izan zen Carballon. Hitzaldian muinera jo nahi izan zuen, sustraien sustraira. Emuneko Marije Manterola eta Txerra Rodriguez han izan ziren eta Txepetx elkarrizketatu zuten. Elkarrizketa irailean emango dute argitara lantalan webgunean. Momentuz, Txepetxek eman zuen hitzaldiaren laburpena eman dute argitara. Artikulua lantalan webgunean izan da lehendabizikoz.
Euskal musikaren deskargak saltzen dituen Ibaimusic zerbitzuak bere webgunearen berriztapena aurkeztu zuen atzo. 2010eko otsailean ireki zen Ibaimusic, baina nonbait atzokoan, zerbitzu berritzat hartu zuten hedabideek berriro.