Teknologia albisteak

Jarraitu Ehun Milak Ultratrail froga zuzen-zuzenean

Erabiltzailearen aurpegia
lasterketak.com taldea
2011-07-15 : 12:07

Gaur arratsaldeko 6tan abiatuko da Ehun Milak frogaren bigarren edizioa. Zuzenean streaming bitartez, irteera aurretikoak eta irteera ikusteko aukera izango duzue www.lasterketak.com web gunean.


Jarraipen berezia emango diogu bai Ehun Milak frogari baita Goierriko Bi Handiak lasterketari ere.

Zuzeneko konexioak egingo ditugu astebukaera honetan zehar eta irudiak www.lasterketak.com web gunean ikusi ahal izango dituzue. Hona hemen konexio ordutegiak:

07/15-17:45: Ehun Milak irteera aurretikoak eta irteera.
07/15-22:45: G2H irteera aurretikoak eta irteera
*07/16-10:30: G2H irabazlearen helmugaratzea
*07/16-18:00: Ehun Milak irabazlearen helmugaratzea

*Helmugaratze ordutegiak orientatiboak dira.

Erantzun

Sartu