Sustatu logoa Teknologia albisteak

Helicam-arekin aireko irudi dotoreak grabatu ditugu Artemanen

Artemanek ikus-entzunezko arloan beste jauzi bat egin du eta Sevillan kokatuta dagoen Uvedos enpresarekin hartu-emanetan jarri da, bezeroei eskaintza berria egiteko. Helicam izeneko gailuarekin aireko irudi dotoreak grabatzen aritu dira Aretxabaletan eta Arrasaten.

Kanpanzar harrobiaren barruko irudi ikusgarriak, Diabulus In Musica talde iruñearraren bideoklipa, Aretxabaleta Naturala izeneko bideo promozionala eta Fagor Arrasateko korporatiboa grabatzeko erabili dute helicam-a eta emaitzak ikusgarriak izan dira.

Etorkizunean ere bi enpresok Euskal Herrian eta Estatuan zerbitzua eskaintzen jarraituko dute, izan ere, asmoa da bi enpresek elkarrekin zerbitzua eskaintzea.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu