Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal Jaia Errioxan: datorren larunbatean Castañaresen

Ustekabe fanfarrea
2011-07-25 14:07

Euskal jaia... Errioxan! Sekula Ezkaraira joan izan direnek ezagutuko dute bidean hainbat bandera dituen kanpina, Haro eta Santo Domingo herrien artean, erdi-erdian, Casalarreina eta Castañares artean dagoen kanpina.


Camping de Castañares (La Rioja) map

Goizeko 11ak inguruan hasten dugu jaia, kanpineko kaleetatik diana bat eginez, oraindik lo daudenak esnatzeko asmoz. Kalejira hori udako tabernan bukatzen dugu, non bazkalordurarte ingurua girotzen jarraitzen dugun.

Bertara iristen garenean, eguerdi aldera, sagardo kupela irekitzen da. Edalontzia erosita, nahi beste sagardo edateko aukera dago. Horretarako sagardotegi mugikor bat eramaten dute Saizar sagardotegikoek.

Geroxeago urtero pertsona desberdin batek Ikurriña hagan ipintzen du, eta horren ondoren pintxo lehiaketa egiten da. Horrekin gosea pizten denez, jarraian herri bazkaria egiten dugu. Euskal Jaia bada ere, Errioxan gaudenez gero, patatak errixoar erara izaten ditugu lehen plater gisa (doan), eta bigarrena norberak etxetik eramandakoa.

Bazkariaren ondoren ekintza desberdinak izan ditugu urtez urte: Gorriti eta bere animaliak, bigantxak, herri kirol erakustaldiak, zanpantzarrak... aurten Adolfo Jainaga trikitilariaren erromeria izango dugu, 3 orduz, bazkaldu ondoren.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu