Larunbatean "Kameratoiaren Gala" Sopelan Urko Aristiren eskutik
2011-07-22 16:07
Biharko planik bai? Zinemazale eta euskaldunak Urko Aristik gidatutako laburmetrai emanaldi Galara gonbidatuta gaude! Zatooz Sopelako Kurtzio Kultur Etxera, ez zara damutuko!
- 17:45etan parte hartzaile eta ikusleei harrera eta photocall-a.
- 18:00etan aurkezpena eta emanaldiari hasiera.
- 19:45etan sari banaketa eta hiru talde irabazleek sortutako ikus-entzunezkoen emanaldia.
Kameratoiaren galara gonbidatuta zaude! Sarrera doakoa da. Zatoz Sopelako Kurtzio Kultur Etxera
Hamar taldek lortu dute Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rally-an lanak garaiz entregatzea eta beraien lanak ikusteko aukera paregabea izango dugu. Nortzuk izango ote dira irabazleak?
Erantzunak kargatzen...